KZguneak urrirako ikastaro berriak antolatu ditu

26.09.16
Hezkuntza

Iraila jada azken txanpan sartu da, eta Ermuko Kzgunea zentroak prest dauka urrian zehar Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan eskainiko diren ekintza eta ikastaroen egutegia. Ohi bezala, nahi duen edozein pertsonak doako formazioa eskuratu dezake KZgunean, bai ikastaro presentzialetan, baita sarearen bitartez eskaintzen direnekin ere.

Datorren urrirako antolatutako ikastaro presentzialak honakoak dira:

  • Argazki ukitua GIMP erabiliz (16 ordu): urriaren 3tik 14ra, 09:00etatik 11:00etara.
  • Google Aplikazioak (16 ordu): urriaren 3tik 14ra, 08:00etatik 20:00etara.
  • Ofimatika Ikastaroa (20 ordu): urriaren 17tik 28ra, 09:00etatik 11:00etara.
  • Internet oinarrizko Ikastaroa (20 ordu): urriaren 17tik 28ra, 18:00etatik 20:00etara.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu KZguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaroen egutegia, lotura honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako