Ur-mozketak izango dira bihar Gipuzkoa Etorbidean eta San Lorentzon

28.09.16
Abisuak eta matxurak

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi duenez, ur-mozketak egingo dira bihar herriko hainbat puntutan hornidura sarea hobetzeko lanak direla eta.

Lehenengo ur-mozketak Gipuzkoa Etorbideko 27 eta 29 zenbakietako bizilagunei eragingo die 09:00etatik 13:00etara bihar, osteguna, irailak 29. Bigarren mozketa, aldiz, 10:00etatik 13:00etara izango da, San Lorentzo ikastetxeko obrak direla eta. Ekintza horrek Gipuzkoa Etorbideko 66, 68 eta 70 zenbakiei, Eitzagako Espilla baserriari, Imag tailerrei, Garajeen Jabeen Elkargoari, autopistari, autopistara sarreran dagoen parkearen eta plazaren azpiko garajeei eta San Lorentzo ikastetxeari berari eragingo die. Ohar informatiboak eta jakinarazpenak jarrita daude jada mozketak eragina izango duen tokietan.

Gipuzkoako Uraken arabera, hobekuntza lanak 13:00etan amaituko dira, baina gerta daiteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago bukatzea. Horrela bada, abisurik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.

Enpresak azaldu duenez, mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago