2016ko Mugikortasunaren Astea: irudien bidez gauzaturiko jarduerak errepasatzea

29.09.16
Erakundea

Ermua Europako Mugikortasunaren 2016ko Astean parte hartu berri du. Parte horren barne eta gurean gauzatu izan diren jarduerei esker gogoan geratu izan zaizkigu hainbat irudi. Egun batzuk atzera, ‘Oinez Eskolara’ jardueraren berri ematen genuen, zeina Eskolabarri ikastetxeak eta horren ikasleak gauzatu duten. Horren bidez, ikasle eta gaztetxoen autonomia bultzatu nahi izan da, gurasoekin joan ordez, ikaskide eta lagunekin oinez joan daitezen, garraiorik erabili gabe. Jardueraren inguruko argazki sorta utzi genizuen.

Ikastetxe nahiz gazteak mugikortasunaren asteko protagonista izan ari dira. Eskolabarri, Ongarai, San Lorentzo, San Pelaio eta Anaitasuna Ikastolako lehen hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak, bideko segurtasunarekin lotutako marrazketa eta eskulan tailerrak egin dituzte Antxintxiketan taldeko monitoreen laguntzarekin. Saio horietan landutako materialak Merkatu Plazan ikus gai izan genituen, irailaren 22an, familia kide eta herritarren gozamenerako. Lan horien hainbat argazki ere eransten ditugu.

Bestalde, seigarren mailako ikasleek bizikletarekin trebetasuna erakusteko tailerrek oso harrera ona jasan dute. Arratsaldez egin dira Aritzmendi Pilotalekuan, Ermuko Txirrundalari Elkarteko kideen laguntzaz. Horren lekuko ere, hainbat argazki uzten dizkizuegu behean.

Azkenik, irailaren 18ko igande goizean egindako martxa zikloturistan familiak eta partaideak bildu ziren. Irudiak azpian baita.

Aurtengo edizioaren leloa ‘Aukeratu ezazu gure ekonomia bultzatuko duen mugikortasuna’ izan da. Programa udaltzain agenteen eta Bulego Teknikoko lankideen lanari esker mamitu da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n