Administrarien lan-poltsa osatzeko hautagaiek bihar izango dute azterketa idatzia

30.09.16
Erakundea

Ermuko Udalak osatuko duen administrarien aldi baterako lan-poltsan sartzeko proba idatziak izango dira larunbat honetan, urriak 1. Guztira 354 pertsona daude ariketak egiteko izena emanda, eta Izarra Centren izango dira azterketak.

Parte-hartzaileen kopurua oso altua denez, bi talde egingo dira, eta honako ordutegiak izango dituzte probak egiteko:

  • A eta I hizkiekin hasten diren abizendunak, biak barne, 08:45ean bilduko dira Izarra Centreko hallean nortasuna bermatzeko, eta 09:00etan izango dute azterketa.
  • J eta Z hizkiekin hasten diren abizendunak, biak barne, 10:45ean bilduko dira Izarra Centreko hallean nortasuna bermatzeko, eta 11:00etan izango dute azterketa 11:00etatik aurrera.

Parte-hartzaile guztiek bi azterketa idatzi egin beharko dituzte larunbat honetan; lehena, 90 minutukoa, eta bigarrena, aldiz, 50 minutukoa. Beraz, guztira ia hiru ordukoa izango da proba osoa.

Izarra Centre eraikinera sartzen direnetik irteten diren arte, azterketa egin behar duten pertsonek mugikorrak itzali beharko dituzte eta ezingo dituzte erabili. Araua hausten dutenek azterketa utzi beharko dute.

Ermuko Udalak proba hauetatik sortuko den lan-poltsatik kontratatuko ditu aldi baterako administrariak. Kontratatuak C1 sailkapen-talde edo kategorian egongo dira, eta Udalean dugun hitzarmena aplikatu eta 11. mailako lansaria izango dute. Hautaketa probetan onartuak izateko, Goi mailako batxilergoa, Administrazioa eta kudeaketa Goi Mailako Heziketa Zikloa edo Baliokidea den titulua, euskarazko bigarrengo hizkuntza eskakizuna (edo baliokidea den HEO B2) eta Microsoft Word programaren ezagutza bermatzen duen IT Txartela edukitzea eskatu da.

Informazio hau guztia eta xehetasun denak Udalaren webguneko iragarki-oholean topatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian