Azkenengo afekzioak Eitzagan Ermuko saihesbideko obrak direla eta

30.09.16
Hirigintza

Udan lanean gogor aritu ostean, erritmo onean doaz aurrera Ermuko Hegoaldeko Saihesbideko obrak. Datorren astean izango dira, ustez, Eitzaga auzoan izango diren azkeneko afekzioak; horixe da, hain zuzen, obrak eragin gehien izan duen lekua.

Obrako zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, urriaren 3an eta 5ean, astelehena eta asteazkena, Eitzaga auzora doan errepidea moztuta egongo da Olaetxe baserritik aurrera 08:00etatik 20:00etara.

Bidea oinezkoentzat zein ibilgailuetarako egongo da itxita. Ibilgailuentzat proposatzen den ordezko bidea N-634 hartzea da, Areitio gaineraino, eta handik AP-8 autobidearen hegoaldean ondo-ondotik doan hormigoizko bidea hartzea Eitzaga auzoraino.

Bidezubietako tauletara hormigoia igo ahal izateko hormigoi bonbak kokatuko dira lanak burutzen ari diren lekuan, eta horregatik egongo da bidea itxita. Behin lan hori amaituta, gainerako aurrerapen guztiak bidezubietatik egingo dira zuzenean. Gainera, laster hasiko dira taulen azpian dauden guneak berriro atontzen eta obren eraginez kaltetu den guztia konpontzen.

Argibide gehiago nahi edo behar izanez gero, Izelaieta kaleko bigarren zenbakian herritarren arretarako bulegoa dago zabalik. Bestela, 656 777 415 telefono zenbakira deitu edota info.varianteermua@gmail.com helbidera idatzi daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean