Udalbatzak hileroko Osoko Bilkura egingo du

03.10.16
Erakundea

Udalbatzak aste honetan egingo ditu gobernu-organoen bilerak. Bihar asteartea, urriak 4, asteroko Gai-orokorren eta Udalbatzarrak aztertu beharrekoen Informazio Batzordea izango dugu 09:30etik aurrera, eta 10;30etatik, aldiz, Kontuak-Ogasuneko Batzorde Bereziaren bilera. Arratsaldez, eta 7etatik aurrera, ohiko Osoko Bilkura.

Osoko Bilkura biharko 19:00etan hasiko da, eta eguneko gai zerrenda sei puntuk osatzen dute. Lehenik, eguneko gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interes zuzen eta garrantzitsu jakitera eman dezaten gonbidapena egingo die alkateak bilkuran dauden zinegotziei, eta jarraian, bigarren eta hirugarrenean, uztailaren 21ean eta abuztuaren 30ean gindako bilkuretako aktak bozkatuko dituzte.

Laugarrenean Izarra Centren ekintzailetza-espazioak erostearen inguruko ebazpena bozkatuko dute. Eta bosgarrenean, adinekoekin adeitsuak diren hiri eta komunitateei buruzko Dublingo 2013ko Adierazpenarekin Ermuko Udalak bat egiteko ebazpenaren inguruko erabakia mintzagai izan eta bozkatuko baita ere.

Ohiko bilkurako dokumentazio osagarri guztia orrialde honetan topatu daiteke. Gogorarazten dizuegu saioa streaming bidez zuzenean eskainiko dela arratsaldeko 19:00etatik aurrera leiho honetan, baita Udalaren YouTubeko kontu ofizialean ere.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n