Mendiko bizikletak garbitzeko doako bi gune publiko ditu Ermuak

13.10.16
Abisuak eta matxurak

Gurean bi gurpilen nahiz mendiaren oso zale gara. Txirrindularitza eta basoa – mendian ibiltzea, paseatzea, perretxikoak bilatzea, eta abar…- oso hedatuak ditugun zaletasunak dira. Asko dira bi horiek uztartu eta bat egin dutenak, mendira bizikletaz joaten baitira. Horregatik, mendian nahiz pistetan pedalei eragiteko zikloak asko ugaritu dira, mendi bizikletak –orotariko lurretarako balio dutenak- edo BTTak izenez ezagutzen ditugunak. Modalitate horren zale izanez gero, bizikleta mantendu eta garbitu behar izaten da, asko baitira etxean dituztenak. Hori horrela eta, zale diren txirrindulari taldeak egindako iradokizuna aintzat hartuta, Udalak leku publiko bi egokitu ditu bizikletan doan garbitu ahal izan ditzagun Ermuan.

Juan Carlos Abascal lehen alkateordeak azpiegitura publiko biak aurkeztu ditu gaurkoan. Bizikleta garbitzeko leku bat Gipuzkoa Etorbidea eta Eitzaga auzoak batzen dituen errepidearen alboan dago; Sallabente ikastetxeko hesia bukatzen den ertzean, zerrategi ohia zegoen lekuaren parean. Bigarren lekua Okin Zuri auzoan dago, , parkearen eta garajeetarako sarreraren alboan, iturriaren ondoan eta AGGA enpresaren aurrean. Leku bietan bizikleta jartzeko euskarria dugu, baita ur korrontearen hartunea, mangera eta pitarekin, garbitu nahi dugun puntura ura bidera eta botatzeko –koadrora, gurpiletara, eta abar…- Eremuak ura biltzeko zuloa eta erretena dute, kartel adierazle bana izanik. Okin Zurikoak hesia eta panela ere baditu, espaloia ez zipriztintzeko.

Espazio biak eta erabilitako elementu guztiak udal Lan eta zerbitzuetako lankideek diseinatu eta ipini dituzte.Hori horrela, aurkezpenean taldearen koordinatzaile Placido Hernandez egon da udal Bulego Teknikoko zuzendari, David Henaresekin batera. Abascal politikaria egindako lan eta diseinuarekin ados agertu da eta “azpiegiturak bere funtzioa betetzea eta behar bezala erabiltzea espero dugu” adierazi du, “zikloturista guztien mesederako izango baita” azpimarratuaz. “Urko BTT taldeko kideek egin ziguten proposamena aintzat hartu eta eskariari erantzun egokia ematen saiatu gara” gehituaz. Bizikletak garbitzeko bi puntuetan grifo pultsadore denboraduna jarri da, erabiltzaileak behar duen ura bestetik erabili ez dadin. Aukera hori jarri da jasangarritasunagatik, txorrota arrunta jarri eta zabalik utzi gero, ura alperrik galduko litzatekeelako. Txorrotako urak nahikoa indar du, garbiketa arrunta egin ahal izateko beste. Horren gain, irteeran atzaparra jarrita oraindik indar gehiagoz botatzen du. Nolanahi ere, urari eman zaion presioan kontutan hartu da pertsona nahiz materialei kalterik ez egiteko bezalakoa izan dadila.

Proiektua mamitzen joan den tartean, presiozko pistoladun makina –txanponduna- jartzeko aukerak aztertu ziren arren ideia atzera bota izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago