StradivariaS II, musikaz eta umorez betetako kontzertua

19.10.16
Ermua Antzokia

Lau pertsonaia, lau birtuoso eta, gauza guztien gainetik, lau diva izango ditugu bisitan ostiral honetan Ermua Antzokian. StradivariaS II musika, antzerkia eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna da, eta ahaztezina izateko asmotan iritsiko da geurera.

StradivariaS II antzezlanak musika klasikoa eta abesti ezagunak mundu guztiarengana gerturatu nahi ditu, baita txikienengana ere. Kontzertu arrunt bat izan ordez, gaitasunen lehiaketa bihurtuko da ikuskizuna, emozioz eta irribarrez betea. Izan ere, laukote xelebre honetan abeslari erdi itsu bat topatu dezakegu, baita kontrabaxu ninja bat, panpina flamenkoak eta eskuzko okarina ere, besteak beste.

Ikuskizunean zehar, lau divek Schubert eta Policeren abestiak joko dituzte, Beethoven eta Stevie Wonderrenak, Rossini eta Queenenak eta Pergolesi eta The Plattersenak. Horrela, emanaldi berean kopla, bluesa, rocka, soula, barrokoa eta popa uztartuko dituzte, eta gainera, abestu, dantza egin eta ikusleak eurenganatuko dituzte amarru argiekin eta gaitasun musikal bereziekin.

Almasoul konpainiaren lana Eduardo Ortega Egeak zuzendu du, eta Melissa Castillo (biola), Irene Rouco (biolontxeloa), Inma Pastor (kontrabaxua) eta isaac M. Pulet (biolina) ditu protagonista. Obra antzezten duten lau pertsonek musikaren munduan ikasketa bereziak dituzte, baita antzerkian esperientzia zabala ere.

StradivariaS xelebreak ostiral honetan, urriak 21, 22:15ean, iritsiko dira Antzokira. Sarrerak salgai daude 10 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lerro hauen azpian ikusi dezakezue antzezlanaren trailerra.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean