‘Kontukantari': haurrentzako antzerkia, txotxongilo eta musika uztartuaz

20.10.16
Ermua Antzokia

La Resistents konpainiak ‘Kontu kontari’ haurrentzako ikuskizuna ekarriko du larunbatean Ermura, Musikaldia 2016ko programaren barne txertaturik dagoena. Ikuskizuna larunbatean, urriaren 22an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera antzeztuko da Ermua Antzokian. Sarrerek 4 euro balio dute, eta jada Lobiano Kultur Gunean, Kutxabank entitatearen webgunean eta bere orotariko kutxazainen sarean, eta, 16:00etatik aurrera, Ermua Antzokiko leihatilan izango dira salgai. Familientzat oso egoki den antzerkia da, musika eta txotxongiloak uztartzen dituena.

Sinopsia

Kontu kantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggae, rap-a edoblues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Euskarazko 10 haur-kantuen kontzertua txotxongiloekin. Zerrendan kantu Hauek daude: Txiki Txikia, Txakur bat, Kanuto, Txan Txibiri, Ran Rober Ran, Sorgina Pirulina, Baga Biga Higa, Ixil Ixilik, Itxasontzi baten, Ez goaz lanera eta Gora ta gora beti. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berreskuratzen dituzte, nagusiek ahantzi ez eta txikiek ikas ditzaten.

Antzerkia, txotxongiloak eta musika uztartzen dituen ikuskizun honek 50 minutuko iraupena du.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango