Hanbrerainoko pasealekuari amaiera emango zaio zoladura eta argiak jartzearekin
Ermuko Udalak Hanbreko pasealekuaren azken zatian zoladura eta argiak jarriko ditu eta zeregin horretan 36.000 euro erabiliko ditu, BEZ barne. Lan horrek amaiera emango dio egunero herritar ugarik aisi osasungarri gisa erabiltzen duten, erabilera ludiko eta kirolerarako azpiegiturak eratzeko proiektuari. Pasealekua hirigunean bertan –Okin zuri auzoan- hasten da eta BI-2301 errepidearen lerro zuzen doa Mallabiko Goitondo industrialdera arte. Azken tart horrek 175 metroko luzera du.
Lanei hasiera eman zaie aste honetan eta bidearen zati hori itxita dute erabiltzaileek, inork minik hartu ez dezan eta segurtasuna bermatzeko. Lana ‘Lasuen Eraikuntzak’ enpresari esleitu zaio eta hori 8- edo 9 lanegunetan egingo du. Udal Bulegoaren ustez bidea datorren ostiralean, urriaren 28 zabalik gera daiteke, lanak amaitu eta gero. Zati hori orain hainbat urte atzera ez zen existitzen, txatartegi bat baitzegoen pasatzea eragotziz, BI-2301 errepidearen 43,200 kilometroaren pare, gutxi gorabehera.
Ermutik Hanbrera (Goitondo industrialdera) doan pasealekua
Tarte hori gaur egun zoladurarik gabe dago, zagor eta harriekin. Tartea ez dago ondo, zuloak izan eta horiek urez betetzen baitira euria egiten duen egunetan, euri urak ez baitira jasotzen eta bideratzen. Horrez gain, bidean ez dago argirik, iluntzean erabiltzaileentzat zonalde beltz eta segurtasun gutxikotzat kontsideratzen delarik.
Egingo diren lanen deskripzioa
- Hondeaketa lan bi egingo dira: lehena argientzako hodi eta kablea sartzeko, tapadun arketak ere prestatuko direlarik, gerora farola oinen baseak jartzeko. Bigarren hondeaketa areka eta euri urak jaso eta bideratzeko sarea egiteko.
- Zoladura: 15 cm-tako lodiera izango duen hormigoia botako da, azpian burdin armadura soldatua jarriko delarik. Hormigoiaren itxura edo irudia aurreko bi zatietan –Okin Zuritik datorrena nahiz Ongaraitik behera horrekin bate egiten duenarena- erabilitako bera izango da. Zoladura botako den tartea 175 metroko luzera eta beste 2 metroko zabalera du.
- Argiak: Bidean 9 farola jarriko dira, led teknologiakoak, 3 metroko altuerara egongo direnak.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n