Azaroko ikastaroen eskaintza aurkeztu du KZguneak

26.10.16
Hezkuntza

Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei doako formakuntza eskaintzen die, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker.

Datorren azaroko kurtso presentzialak honakoak dira:

  • Internet oinarrizko Ikastaroa (20 ordu): azaroaren 2tik 15ra, 09:00etatik 11:00etara edo azaroaren 7tik 18ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Argazki ukitua GIMP erabiliz (16 ordu): azaroaren 2tik 11ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Ofimatika Ikastaroa (20 ordu): azaroaren 16tik 29ra, 09:00etatik 11:00etara.
  • Sare Sozialak Ikastaroa (16 ordu): azaroaren 21tik 30ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Smarthphoneak eta Tabletak (16 ordu): azaroaren 21tik 39ra, 16:00etatik 18:00etara.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu Kzguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaroen egutegia, ''informazio gehiago'' loturan.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du

Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako