Eskolarako bidean hobekuntzak egin dira segurtasuna bermatzeko

27.10.16
Abisuak eta matxurak

Eskolabarri ikastetxera doan eskolarako bidearen zati batean obrak egin dira segurtasun arrazoiak direla eta. Ermuko udal liburutegiaren atzetik doan tramuan egin dira aldaketak, erabiltzaile guztientzat ibilbide segurua izan dadin, batez ere egunero bertatik igarotzen diren neska-mutikoentzat.

Iparragirre inguruan puntu beltz bat atzeman da bai udaleko arduradunen aldetik, baita bidea erabiltzen duten erabiltzaileen eta ikastetxeko gurasoen aldetik ere. Izan ere, ikastetxeetatik beherako bidean, arrapala mekanikoen ondoan, horma altu bat dago ezkerreko aldean, eta bertatik autoak pasatzen direnez, pareta horrek haurren ikusgarritasuna mugatzen zuen orain arte. Oztopo arriskutsua zela jakinda, beraz, hormaren zati bat moztea erabaki da, ikusgarritasuna hobetu eta istripuak ekiditeko.

Debabarrenan aitzindari den bidea

2010. urtetik, seinaleztatutako eta behar bezala markatutako eskolarako bidea du Ermuak, eskualdeko lehena, hain zuzen. Eskolabarri ikastetxea izan zen proiektuarekin bat egin zuen lehenengo zentroa, bertako ikasleek ibilbidea modu seguruan egin ahal izateko, bidea egokitzeko eskatu zion Udalari. Egun, ibilbidea seinaleztatuta eta espaloirik ez dagoen lekuan gorriz margotuta dago, eta piboteekin babestuta dago hainbat tramutan. Bidea Goienkaleko ranparen parean hasten da, eta Santa Anaraino iristen da, bertan baitago Eskolabarri ikastetxea. Ekimen honen helburua etxetik eskolara joateko ibilbide jasangarriagoak sustatzea da, ikasleak autonomoagoak izan daitezen.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago