Santu Guztien Egunerako prest dago kanposantua

28.10.16
Abisuak eta matxurak

Astearte honetan, azaroak 1, Santu Guztien Eguna ospatzen da, eta tradizioari jarraiki, hil diren pertsona guztien oroimena gogoan izan eta omentzen dugu egun horretan. Ospakizun garrantzitsu horren aurrean, Ermuko Udaleko obra eta zerbitzuetako brigadak herriko hilerria atondu du egun hauetan, gerturatuko diren bisitari guztiek kanposantua dotore eta txukun aurkitu dezaten.

Hilerria zabalik eta zainduta egongo da larunbat honetatik, urriak 29, asteazkenera arte, azaroak 2, 09:00etatik 21:00etara. Hilaren 1ean, udaleko brigadako langileak instalazioan bertan egongo dira hilerrira doazen bisitariei lagundu eta guztia prest izateko. Goizez 10:00etatik 13:00etara egongo dira, eta arratsaldez, aldiz, 15:00etatik 17:00etara.

Iazko estreinaldiak izan zuen harrera ona ikusita, aurten ere megafonia sistema kokatuko da hilerrian, giro-musika jarri ahal izateko.

Udaltzaingoak dispositibo berezia antolatu du egun horietan zehar ibilgailuen sarrerak eta irteerak erraztu eta kontrolatu ahal izateko; izan ere, hilerria herriko erdigunetik urrun gelditzen da, Pagorbe inguruan. Horregatik, eta bertaratzen diren pertsona guztien segurtasuna bermatzeko, udaltzainak asteburu osoan zehar inguru horretara adi begira egongo dira, eta pertsonen eta ibilgailuen trafikoa kontrolatuko dute. Hilaren 1ean, agente bat arduratuko da ospakizuna arazoik gabe igarotzen dela kontrolatzeaz, eta Vialbeko zabalgunean prestatuko den aparkalekua seinaleztatuta egongo da. Jende asko gerturatzen bada, aurreko egunetan ere dispositiboa martxan izango da.

Ibilgailuak aparkatu daitezkeen zonaldeak mapa honetan topatu daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
06.06.25
Abian da herriko argiteria publikoa hobetzeko Plan Bereziaren lehen fasea

Udalak 106.000 euro baino gehiago inbertituko ditu hasierako fase honetan, eta udalerriko bost gunetan 209 argi ordezkatuko dira
Imagen
23.04.25
Odola emateko aukera izango dugu gaur

Autobusa Bizkaiko Etorbidean izango da bederatziak eta laurdenetatik ordu 2etara eta lau eta erdietatik iluntzeko bederatzietara bitartean
Imagen
03.04.25
Mankomunitateak ostiralera arte luzatu du txartelak Ermuan jasotzeko epea

Merkatu plaza zaharrean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ordutegian