Azaroko zine programazioa hasiko da gaur Ermua Antzokian
17 pelikulak osatzen dute azaroan Ermua Antzokian izango dugun zine programazioko kartela. Aste honetan bertan hasiko dira emanaldiak, eta guztira bost zineklub saio, zortzi pelikula komertzial eta etxeko txikientzako lau proposamenez gozatzeko aukera izango dugu gain-gainean dugun hilabete honetan.
Hilero bezala, jada eskuratu daiteke zine bonoa Lobiano Kulturgunean edota Ermua Antzokiko leihatilan. Azaroko bonoa 14,40 euroren truke dago salgai, eta horrekin zineklub eta zine komertzial saioetara sar daiteke, film bakoitza 1,2 eurotan ikusiz. Salbuespen bakarra 3Dn eskaintzen diren filmak dira; horiek 2 euro gehiago balio dute.
Aste honetako programazioa gaur hasiko da, zineklubeko saioekin. Lehenengoa gaur, “Sonita” dokumentalaren proiekzio bereziarekin. Hileko zinekluba, bihar hasiko da “Sing Street” John Carney zuzendutako filma irlandarrarekin. Connor, 15 urteko mutila, 80. hamarkadan Dublinen bizi zen gaztea, musika talde bat osatzea erabaki zuen, neska bat konkistatzeko gogoekin eta garaiko borroka himnoak sortzeko irrikarekin. Filma zoragarria eta soinu banda ikaragarri batekin. Zintak, hasieratik eta amaierara arte ikusleen irribarreak jartzen ditu agerian. "Sing Street" ostegun honetan eskainiko da, jatorrizko bertsioan azpitituluekin, 20:30etik aurrera.
Azaroko programazioko zine komertzialeko lehen saioa larunbatean hasiko da, Tim Burton zinemagilearen azken filma arrakastatsuarekin: “El hogar de Miss Peregrine para niños peculiares”. Parodia, fantasia, beldurra eta beste hainbat efektu bisual tartekatzen ditu zuzendariak bere azken lan honetan. Samuel L. Jackson, Judi Dench eta Rupert Everett aktoreek antzezten dute “El hogar de Miss Peregrine ...” pelikula. Izugarrizko tragedia familiar baten ostean, Jacob 16 urteko gaztea, Galeseko kostaldera mugitzen da, eta bertan "El hogar de Miss Peregrine para niños peculiarese"n hondakinak begiztatzen ditu. Horren haritik jarraituz, adin guztiko ikusleei zuzendutako filma sentikor eta dibertigarria sortu du Burtonek. Lana, larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.
Asteburuko beste filma “Inferno” da. Ron Howard zuzendariak, Dan Brown idazlearen azken liburuaren adaptazioa landu du Robert Langdon irakaslea protagonista moduan izanda. El Código Da Vinci eta Ángeles y Domonios filma arrakastatsuen ostean, hirugarren atala da “Inferno”. Intrigas, misterioz, akzioz eta konspirazioz betetako pelikula da. Tom Hanks, Langdon irakaslea antzezten du berriro ere azken lan honetan. Irakaslea, ikerketa lanetan dabil eta pista bitxiak aurkitzen ditu Danteren inguran. Italiako ospital batean amnesiarekin esnatzen denean, konturatzen da bide arriskutsuetatik zehar ikerketa lanetan diharduela. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango dugu ikusteko aukera "Inferno".
Igandeko haurren saioari dagokionez, 17:00etatik aurrera “Robinson. Una aventura tropical” filma izango da ikusgai. Robinson Crusoeko abenturetan oinarritutako lana da. Familiartean ikusteko gustuz egindako pelikula dibertigarria da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Ermua Antzokiaren mikrositera.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan