2017ko Ordenanzak izango Udalbatzak urriari dagokion Osoko Bilkuran aztertuko duen gai garrantzitsuena
Udalbatzak urriari dagokion hileko Osoko Bilkurara bilduko da biharko ostegun iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak zazpi puntu desberdin hartzen ditu barne eta horien artean azpimarragarri datorren urterako Ordenantzak.
Lehenengo puntua bertaratzen direnei bilerako edozein gairekin zerikusia duen gauza garrantzitsuak jakitera emateko gonbidapena izango da. Bigarrenean, urrian eginiko bileraren akta. Jarraian alor ekonomikoko gai bi izango hizpide. Kreditu Gaikuntza bidezko 3. espedientea den udal Aurrekontuaren 5. aldaketari buruzko 2318/2016 Dekretuaren berri ematea. Laugarrenean, kreditu transferentzia bidezko 1ngo espedientea den Udal Aurrekontuaren 6. aldaketa egiteari buruzko ebazpen proposamena.
Bosgarrenean, Santa Ana 3an dagoen eraikina, Eskolabarri S. Koop. Mari utzitakoa, udal ondasunen inbentarioan sartzeaz mintzatuko eta ebazpen-proposamena bozkatuko dute zinegotziek. Seigarren gaian, 2017ko Ordenantza Fiskalen ingurukoak aztertuko dira.
Zazpigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.
Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da