Tren geltoki berria egiten diharduen ABEEak zeregin eta afekzio berriak iragarri ditu

04.11.16
Hirigintza

Ermuan tren geltoki berria egiteko eta trenbidea bikoizteko proiektuaren lanak gauzatzen ari diren Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkateak-UTE-ak beste urrats bat beteko du. Taldeak aurrera jarraitu ahal izateko premiazkoa diren hainbat lan egitea aurreikusita du; aginte zentroa Irulitxa tabernaren albora lekuz aldatu ahal izateko, estazio zaharraren eraikina lurreratu auarretik. Jarraian, obrak irauten duten bitartean erabili beharko eta Abeletxen jarrita izango dugun aldi-baterako nasa muntatu ahal izateko. Eta baita, San Antonioko aparkalekuaren gainetik eta egungo zubiaren lerro luzen jarriko duten egitura muntatzeko, bertatik pasako baitira trenak.

ABEEak aurreko paragrafoan adierazitako helburuak betetzeko datozen bi asteetan –azaroaren 8tik 18ra bitartean- hainbat lan egingo dituela aurreratu du, horiek gauzatzeko hainbat eremu pribatu nahiz publikoetan sartu beharko delarik. Enpresek jada aurreratu eta ezagutarazi dizkiete beren asmo, behar eta plangintzak udal Bulego Teknikoari eta baita bizilagunen erkidegoei, zuzenean edo administratzaileen bitartez. Horrez gain, lanetan jardungo duten lekuak seinaleztatu egingo dituzte, gu guztion ezagutzarako. Horretan, hasita daude.

Egingo dituzten lanak zeintzuk diren eta non egingo dituzten, jada, adierazi dituzte. Zehetasunak, jarraikoak dira:

  • Azaroaren 8tik 11ra: Gipuzkoako Etorbideko zatean jardungo duute, espaloian kanalizazio bat egiteko, 634 errepidearen ondean.
  • Azaroaren 8tik 11ra: Bizkaia Etorbideko 2, 4 eta 6, etxebizitzen eraikin baten atzeko aldean eta lur gainetik kable eta hodiak pasatzeko lanak egingo dituzte. Aurretik, zonaldea landare eta begetazioa garbituko dute
  • Azaroaren 9tik 18ra: Baldespina Markesaren parkean tutu kondukzioa egingo da, estazioko kableak Bizkaia Etorbideko 2, 4, 6 etxebizitzen eraikinaren ondoko armairura lotzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean