Historia de una Pasión eta Snowden, asteburu honetan Ermua Antzokian
Astero bezala, ostegunean hasiko da Ermua Antzokiko zine aste berria. Oraingoan, zineklub saioan Kalebegiak filma proiektatuko da. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren barne aurkeztutako lana da, eta Donostia hiriburuaren inguruan 12 ikuspegi ezberdinetatik landutako pelikula bat da. Egileen arten izen ezagunak, Gracia Querejeta, Julio Medem, Imanol Uribe, Borja Cobeaga edo Asier Altuna, beste askoren artean. Egileek, hiriburuarekiko duten ikuspegian oinarrituta dagoen lana da, komedia eta drama tartekatzen dituen esperimentu polita.. "Kalebegiak" ostegunean emitituko da 20:30ean, jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Zine komertzialaren programazioa, bestalde, larunbatean hasiko da 19:30ean Historia de una pasión filmaren lehen emanaldiarekin.Terence Davies zuzendutako garaiko filma da, Ipar Amerikan kokatutakoa eta Emily Dickinson poetisaren bizitzan oinarritutakoa. Dickinson izugarrizko arrakasta lortu zuen XIX. Mendeko Estatu Batuetan poetagile moduan, baina arrakasta horrek bere bizitza bakartiarekin eta nortasun arazoekin talka egiten du. Aktoreen aukeraketa interesgarri batekin egindako lana da eta garaiko berregite zoragarria batean oinarritutakoa. "Historia de una pasión" filma, larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.
Igandean zinea euskaraz San Martin Kulturala programaren barne
Asteburuko beste filma Snowden thriller amerikarra izango da. Asteburuan ikusi ahal izango den biopic generoko bigarren proiektua da. Kasu honetan Edward Snowden, AEBetako zaintze programa agerian utzi zuen CIA-ko analistaren bizitzan oinarritutakoa. Joseph Gordon-Levitt aktore protagonistak, bizia, kezkagarria eta nahitaezkoa den benetako istorio bat aurkezten digu filmean. "Snowden" larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean emitituko da.
Igandeko haurrentzako saioari dagokionez, San Martin kulturalaren barne programatu den Ozzy animazio filma arrakastatsua eskainiko da 17:00etan. Ozzy txakur maitekorraren abentura dibertigarriekin eta biziko dituen nekeekin disfrutatuko dugu. Aste honetako "Ozzy" filma euskaraz proiektatuko da.
Informazio gehiago topa daiteke Ermua Antzokiaren mikrositean.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean