Toki-garapeneko XI. asteak pil-pileko hainbat gai aztertuko ditu

09.11.16
Ekonomi Sustapena

Toki-garapeneko Astearen aurtengo edizioa gauzatuko dugu datorren astean Ermuan, Kudeaketa Aurreratuaren Europako 22. ekimenaren baitan txartatuta. XI.ena izango da, ‘Partekaturiko estrategia’ titulua duena eta Izarra Centren egingo dena. Aurten egun pil-pilean ditugun herritarren parte-hartzea, iraunkortasuna, eraldaketa eta teknologia hizpide izango ditugu. Jardunaldiak azaroaren 14ko astelehenetik 19ko larunbatera bitartean egingo ditugu. Azken egun horretan, amaiera eguerdian emango da, goizean ikasleentzako errobotika eta bideo jokoen tailerra egin eta ‘ETEn erronkak ikasgelan’ ekimenaren sariak banatzeko ekitaldiarekin.

Izen-emateak zabalik daude. Aurtengoan, horiek on line egin ahal izango ditugu ‘Eventbrite’ ekitaldien sare sozialaren bidez. Izena eman nahi dugunok gure datuekin fitxategia bete beharko dugu eta egitarauko zein ekitaldian parte hartu nahi dugun adierazi beharko. Erraza, intuitiboa eta azkarra da, minutu batzuk besterik ez baitugu beharko.

Izen-emateak ‘Eventbrite’ sarearen bidez on line eta, seguruenik, zuzeneko irratsaioa ere izango

Saioak grabatu eta baita ere zuzenean emitituko ditugu, streaming bidez, bertan egon ezin direnak ikusteko parada izan dezaten. Horrez gain, eta jardunaldien beste mugarri gisa, adierazi behar SER Kateak Eibarren duen Irratiak Toki-garapeneko jardunaldien jarraipen zehatza egingo dio. Izan ere, ‘Hoy por hoy, Eibar’ tituluko irratsaioa zuzenean eginez Izarra Centretik. Azken aukera hau, oraindik lotzeke dago, baina antzeman daitekeenaren arabera azaroaren 16ko asteazkenean izan daiteke.

Jardunaldiei astelehenean emango zaie hasiera, kreditazioak eta alkatearen ongi etorriarekin. Jarraian, unibertsitate masterreko Igor Ahedo irakasleak herritarren parte-hartzearen inguruko esperientzia eta erronken inguruko hausnarketa helaraziko digu. Segidan, World-kafe saiarekin eguna ixteko.

Aurtengo egitarauaren muina parte-hartzea, iraunkortasuna eta eredu- eta kudeaketaren eraldaketa izango dira

Astearteko ardatza ingurumen iraunkortasuna eta enpresa izango dira. IK Ingeniaritzak ernegi eraginkortasunaz eta enpresek ingurumenean duten eraginaz mintzatuko zaigu. Arratsean, Innobidek ekonomia urdinaren hastapenetan murgilduko gaitu.

Asteazkenean, erakundeak eta gure gizarteak eskatzen dituen eredu eraginkorretarako eraldaketa prozesuak aztergai izango ditugu. Lantegi Batuak eta gure udalaren esperientzi praktikoen inguruko testigantzak entzun eta ezagutzeko parada izanik. Mahai-ingurua ere izango da. Eguerdian, Norgara enpresako Nice Lazpitak erakundean pertsonal edo sozial eraldaketa egiteko bideen berri emango digu.

Larunbatean, azkenik, eguerdira arteko ekitaldiak izango ditugu. Goizean ikasleentzako errobotika eta bideo jokoen tailerra egingo eta ‘ETEn erronkak ikasgelan’ ekimenaren sariak banatzeko ekitaldiaz agurtuko Totorika alkateak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat