Bizkaiko Aldundiak 22 milioi euroko bultzada emango dio Ermuko Saihesbideari 2017an

11.11.16
Hirigintza

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak 2017rako aurrekontuak aurkeztu ditu aste honetan. Guztira, 256 milioi euro izango ditu eskura, 2016an baino %4,5 gehiago. Azpiegiturak eta errepideen gestioa ardatz garrantzitsua dira probintziarentzat; hori horrela, Aldundiak 22,19 milioi euroko inbertsioa egingo du Ermuko Saihesbideari behin-betiko bultzada emateko.

Agintaldiko bost ardatz estrategikoak kontuan hartuta prestatu dira saileko aurrekontuak: Bizkaia munduari konektatuta, ekin eta hazi, industria eta lehiakortasuna, talentua eta ezagutza, eta Bizkaia lurralde orekatua. Kontuetatik ia 90 milioi euro errepideetako azpiegiturak garatzeko bideratuko dira. Horri esker, proiektu handiekin aurrera jarraitzeko aukera izango da, esaterako, Ermuko eta Autzaganeko saihesbideekin, 38 milioi eurorekin, edota sarea hobetzeko Bidesarea planeko ekimenekin, 18 milioi euroren truk.

Bien bitartean, Ermua Hegoaldeko Saihesbideko lanek aurrera jarraitzen dute. Proiektua bi zatitan banatuta dago; batetik, Uretamendiko tunelari dagozkion lanak Bycam, Mariezcurrena, Asfaltos Olarra eta Nortunel enpresek osatu duten Aldi Baterako Enpresa Elkarteari (ABEE) esleitu zaio. Bestetik, Beko Erreka izena jarri zaion zatia Sobrino, Cycasa, Viconsa eta Geotunel enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteari (ABEEri), egokitu zaio.

Gauzak horrela, eta Aldundiak egingo duen inbertsioarekin, badirudi 2017 urte garrantzitsua izango dela Ermuko Saihesbidearentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan