Ikasleentzako ipuin kontaketak ingelesez

14.11.16
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak, herriko ikastetxeekin koordinatuta, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzako hainbat ingelezko ipuinkontaketa antolatu ditu. Ekimen honen helburuak irakurzaletasuna ahozko transmisioaren bitartez sustatzea eta ingelesaren ikaskuntza indartzea.

Guztira 7 saio izango dira. Saio batzuk Haur Liburutegian egingo dira, eta beste batzuk Anaitasuna Ikastola, Sallabente Eskola, Colegio San Pelayo eta Ongarai Eskolako liburutegietan. Ekintza honetan 140 umek hartuko dute parte gutxi gora behera.

Aurreko ikasturtean bezala, Patrick O’Malley mago eta ipuinkontalaria izango da saioetako dinamizatzalea.

Hau da Liburutegiak ingelezko ipuinkontaketak antolatzen dituen bederatzigarren urtea da. Ekimen hau irakaslegoak eskaerei erantzuteko antolatu da, eta aurreko urteetan bezala, bai irakasleek eta bai ikasleek oso ondo baloratzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez