Lazpita: 'eraldatzea inoiz amaitzen ez den prozesua da'

16.11.16
Ekonomi Sustapena

XI. Tokiko-Garapeneko Astearen hirugarren jardunaldia hasi da gaur Izarra Centreko auditorioan. Carlos Totorika, Ermuko alkateak, eman die hasiera gaiaren aurkezpena eginez. Gaurkoan “Nola ekin norberaren, erakundearen edota gizartearen eraldaketari etortzear dagoen etorkizunetik abiatuta” gaiaren inguruan ibili gara, esperientzia praktikoak aurkeztuz. Horretarako, gaian aditu den, Nice Lazpita (Norgara) goizeko lehenengo hizlari izan dugu. “ Gaur jorratzen den erakundeen eraldaketa gaia ez da erraza. Gestionatzeko zaila da. Aldaketen garaian murgilduta gaude, eta eraldaketa horiek guztiak ikuspuntu ezberdinak dituzte” dio alkateak. Lazpitaren laguntzaz eta aurkeztu dituen adibideekin batera, bizitzen gauden eraldaketa hori hobeto ulertzen lagunduko digu. “Eskema praktiko horiek eraldaketa berri horiek gestionatzen lagunduko digute”.

Aldaketa horiek guztiak, bidea egiten ikastera eramaten gaitu. “Gaur egun, arazo bat sortzen denean, ez daukagu metodo zehatzik konpontzeko. Lehen langile bakoitza kapaz zen eguneroko lanetan sortzen ziren arazoei aurre egiteko, egun, lantzen diren gaiak konplexuagoak dira eta irtenbidea aurkitzeko, besteei entzutera bultzatzen gaitu”. Eraldeketa guzti hori, partaidetza sozialarekin lotuta dago, denon arteko lankidetzarekin, dinamika berriak landuz. “Ermuko udalean, azkeneko urteetan, lan handia egin dugu alor horretan, aurrera egin dugu alderdi askotan, teknologian, antolaketan, komunikazioan eta estruktura eraldaketetan lan egiten, esate baterako. Orain, zeharkakotasun lana bultzatzen da, lantaldeak sortu dira, langileen formazioan indarra jarri dugu… baloreetan oinarritutako kultura eraldaketa berria bultzatzen gaude”.

Ingeniari Industriala, Kontsultore eta Coach den Nice Lazpita, erakunde eraldaketaren inguruan mintzatu da. Eraldaketa horiek ikusi eta ulertzeko, bizitako esperientzietatik jota, adibide ezberdinak jarri ditu. Bere hitzetan, “Eraldaketa inoiz amaitzen ez den prozesu bat da”.

Otto Scharmer aditua hizpide hartuta, U teoriaren inguruan ibili da Lazpita. “Orain arte, gure helburuak lortzeko, ibilbide zuzena jarraitu dugu, baina egun, ibilbide horrek ez digu balio, Schamerren teoriak helmugara heltzeko bide berriak esploratzera bultzatuko gaitu. U-ren teoriak, bete beharreko fase ezberdinak ditu. “ Infernura jaitsi behar gara irtenbidea non dagoen ikusten hasteko”. Prozesua ikusten hasten da, jorratu nahi dugun errealitatearekin kontaktuan jarriz. Behin analisi hori eginda, ulermenaren fasean sartzen gara “errealitatea bizi”. Behin gaiaren barruan egonda, kanpora egin eta hausnarketa lana egin behar da, “gestio momentua da, garrantzitsua zer den filtratzeko”. Momentu horretatik aurrera, barne lana egin behar da, akzio ezberdinak planteatu behar dira, egiten gauden lana sentsua duen egiaztatzeko. “Prozesua, ez jakintasunean bidaia egitea da” dio Lazpitak.

Teoria horretan oinarrituta, ikasteko eta lan egiteko moduak aldatu behar ditugu. “Helburuetatik Intentzioetara salto egin behar dugu”. Orain arte, helburu finkoetan oinarritzen ginen lan egiteko, egun, helburu horiek intentzio bihurtzen dira. Hasieratik eta amaierara arte mantentzen ditugunak. Lazpitak dioen moduan, “Iragana bihotzean adierazten da, eta buruan argitu”.

Prozesua hobeto ikusi eta ulertzeko, Lazpitak adibide ezberdinak aurkeztu ditu, horrela, modu eskematikoan prozesuaren faseak azaldu dizkigu. “Talde lanean ibili behar gara eta talde inteligentzia piztu behar dugu”. ErronkaLab deitzen dio prozesuari:

  • Elkarrekin berrekin: Intentzio kolektiboa ezarri. Burua irekitzea eta entzutea klabe dira prozesuan.
  • Elkar sentitu: gaira jo eta bizi, “infernura jaitsi” hizlariaren hitzetan.
  • Presencing: egiten gaudenari sentsu kolektiboa eman. Posible dena ikusi.
  • Prototipoak 1: Akzio txikiak martxan jarri feedbacka lortzeko. Egiten ikasten jarraitu.
  • Prototipoak 2: Eskuekin denon artean mintzatu.
  • Elkarrekin aldatu: denon artean akzio plan bat sortu, ondorioak atera.

Ekitaldiarekin amaitzeko, praktikan jarri da teorian ikusitakoa. Hizlariak, dinamika bat aurkeztu digu, hitzaldian ikusitako adibideen inguruan taldeka hitz egiteko. Denon artean galderak eta zalantzak aurkeztuz, eta horiei irtenbidea bilatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena