Lau filma azpimarragarri ikusgai Antzokian astebukaera honetan
Ermua Antzokiak hasiera emango dio zine aste berriari. Zineklubean Runar Runarsson zuzendariaren ‘Sparrows’ tituluko filma islandiarra eskainiko da. Lanak urrezko maskorra irabazi zuen 2015eko Donostia Jaialdian. Arik 16 urte ditu eta bizitza osoa amarekin eman du, Reikiavik hirian bizitzen. Aldiz, orain aitarekin bizitzera joan behar du, herrialdeko lurralde urrun batera. Aitarekin nahiz uda eta gaztaroko lagun zaharrekin berriz bat egitea ez zaio inolaz ere erraza egingo protagonistari. Sparrow filma zintzoa, delikatua eta gogorra da. Nerabeen eta kokatzeko izaten dituzten arazoen kontakizun eraginkorra. Sparrows jatorrizko bertsioak proiektatuko da, gaztelerazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbat arratsean iritsiko da. Zazpi eta erdietan lehenengoz Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren ‘Qué Dios nos perdone’ trillerra proiektatuko da. Aktore protagonistak Roberto Álamo eta Antonio de la Torre dira. Polizia gaiak jorratzen dituen lana da, Madrilen kokatzen dena, giro korapilatsu eta arnas ezinean. Sutsua, liluragarria eta frenetikoa da lana, lehen minututik harrapatzen zaituen filmetakoa. Krisialdi ekonomiko betean eta Aita Santuaren bisitarekin bat, komisario bik serieko asasinoa harrapatzen saiatuko dira. Gidoi onenaren saria irabazi zuen lanak Donostiako aurtengo jaialdian. Ikusgai edukiko dugu larunbata arratsaldeko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamena, Ipar Amerikako bigarren thrillerra izango da, Tate Taylorrek zuzenduriko ‘La chica del tren’ titulukoa. Azken urteko literatura lan arrakastatsuenaren zinerako moldaketa da. Munduan 11 milioi liburu saldu izan dira eta Espainian horien milioi erdi ale. Aktore protagonista Emily Blunt da, lan zoragarria egiten duena. Trama hipnotikoa du eta maisutasunez uztartzen du suspensea. Rachel banatu berri da eta ez dago unerik onenean. Lanera trenez doan egun batean leihatilatik gertaera ikaragarriaren lekuko da. Larujbat gauean eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, eta haur eta gaztetxoentzako emanaldian igandeko 5etan, ‘Cigüeñas 3D’ animaziozkoa izanen dugu ikusgai. Filma harrigarri eta dibertigarria, marrazki bizidunak oinarri dituena, adin txikiko nahiz handikoen gozamenerako.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan