Ruper Ordorika, 'Guria ostatuan' disko berria aurkeztuko Ermua Antzokian

17.11.16
Ermua Antzokia

Ruper Ordorika kantaria Ermura datorkigu aste honetan. Bihar, azaroak 19ko ostiralean, kontzertua emango du Antzokian, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Emanaldia aurtengo San Martin kulturaleko programaren baitan dago. Oñatiarra ‘Guria Ostatuan’ izeneko azken diskoa aurkeztera datorkigu, zeina aste honetan bertan salmentan jarri den. Hortaz, berri-berria dugu. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurreko salmentan eskura dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabank erakundearen atarian online edo orotariko kutxazainen sarean, edo takilan emanaldia hasi aurretik.

Ordorika euskal kantuaren berritzaile nagusietako bat kontsideratua dago. Kantatzeko modu esta estilo propioa du, bere ahotsaren tinbrea era berezia delarik. Pott talde literarioan kide izan zen, besteak beste, Joseba Sarrionandia, Bernardo Atxaga, Jon Juaristi eta Manu Ertzillarekin batera.

Ruper Ordorikaren azken diskoak haize berriak dakartza. Beti kantu ederren bila aritzeaz gain, grabaketaren zuzentasuna eta diskoaren entzuketa sendoa bilatzea izan ohi da Oñatiko koblarienaren jomuga, diskotik diskora maila berri bat lortu duelarik. Disko berri honetan, berak idatzi eta ondutako poemak musikatzen ditu, abestiei nortasun hilezkorra ematen dieten atmosfera klasiko bezain kontenporaneoak lortuta.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango