Administrazioaren modernizazio eta kalitatea areagotzeko IX. Jardunaldien amaiera ekitaldian parte hartu du Totorikak

18.11.16
Erakundea

Ermuko alkateak parte hartu du orain egun batzuk -azaroaren 10 eta 11n- Malaga hirian Administrazio Publikoaren modernizazio eta kalitatea areagotzeko IX. Jardunaldien amaiera ekitaldian parte hartu du. Gure udalak parte hartu du Probintzia eta Udalerrien Federazio Espainiarrak (FEMP delakoak) eta hiri hartako Udalak antolatutako programan. Jardunaldietan administrazioak dituen erronken inguruko gogoeta egin da, ‘Oraina birpentsatuaz, etorkizuna eraldatzen da’ izan delarik jarritako titulua. Aldiz, bere helburua jarraitu beharko bide eta lan-ildoak definitzea, epe ertainean emaitzak lortu eta balioa erantsi ahal izateko.

Egun horietan hainbat mintegi izan dira, horietan izan direlarik Carlos Totorika, Juan Carlos Abascal lehen alkateordea eta Rosalia Herrera planifikazio estrategikoko zuzendaria. Mintegi horietan kudeaketa publikoaren berrikuntzaren inguruko gogoeta hizpide izan da, baita ere jauzi digitala, kalitatea eta berrikuntza, herritarren harrera, herritar eta administrazioaren arteko harremana eta artxibo elektronikoa.

Jardunaldiak ixteko ekitaldira gonbidatu aizan da Totorika alkatea, bertan mahaia partekatu duelarik AEVALeko Zerbitzuen Kalitate zuzendariarekin, Joaquin Ruizekin eta Malagako udal antolatzailearen Ekonomi, Ogasun eta Gizarte-baliabideen ardura duen Lehen alkateorde, Carlos Conderekin. Totorikak hizketaldian azpimarratu du “aldaketara egokitu beharra dugula herri administrazioan. Derrigorrezkoa dugu gizarteak ere horrela egiten duelako egunero eta, gu gizartearen zati garen aldetik, gauza bere egin beharrean gaude. Epe luzerako ikuspuntua izan behar dugu, erronka honi metodo batez erantzun ahal izateko eta, nire iritzian, metodo hori berrikuntza estrategia argia behar du izan, horren bidez erakundeak eraldatu ahal izateko, berrikuntza hori gizarte nahiz ekonomiara iritsi dadin partekaturiko lidergoaren bidez”.

Ermuarrak hitzaldiari amaiera eman dio helburua zein den argi dagoela erantsiz. Bere ustetan “gure erakundeen benetako aldaketa lortzea da azken helburua, publikoa denari balio eransteko aldaketa lortuz, horrek herritarron berdintasuna eta oinarrizko eskubideak bermatuko dituelako”.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n