Haurrentzako robotika tailerrekin amaitu da XI. Toki-Garapeneko Astea

21.11.16
Ekonomi Sustapena

8 eta 12 urte arteko 40 neska-mutil inguruk parte hartu dute larunbat honetan Izarra Centren egin den bideojokoak garatzeko eta robotikako programazioko Maker tailerrean. Ekimen horrekin amaitu da XI. Toki-Garapeneko Astea, eta txikienen aldetik oso harrera ona izan du.

Tailer teknologiko horretan, parte-hartzaileek errealitate birtualeko betaurrekoak probatu, bideojoko dibertigarriak garatu, hortzetako eskuilarekin ‘robot’ txikiak sortu, lekak eta platanoak erabilita musika jo eta 3D inpresoren funtzionamendua ikusi ahal izan dute, besteak beste.

Ekimen horren barnean, Eusko Jaurlaritzak finantzatutako “ETEn erronkak ikasgeletan” lehiaketan garaile izan diren taldeak saritu dira. San Pelayo Ikastetxeko Ane González, Edurne Robles, Ander Postigo eta Julen Pérez izan dira irabazleak. Laukoteak martxak automatikoki aldatzen dituen bizikleta sortu du, eta horri esker lehen saria eskuratu du. Bigarren postuan sailkatu dira Unai Osa, Jon Rodríguez, Seve Edu, Miguel Fernández eta Nikolas Vikuña Uni Eibar-Ermua ikastetxeko ikasleak Bici-Tech asmakizunari esker, baina ezin izan dute sari-banaketara gerturatu. Azkenik, Armeria Eskolako Urko Urizarbarrena, Mohamed Hdidou eta Amaia Ballesteros ikasleek lortu dute hirugarren postua, GPSa eta ehun fotoboltaikoa dituen kaskoari esker.

Juan Carlos Abascal lehen alkateordea eta Nerea Izaguirre Ermuko Udaleko teknikaria arduratu dira sariak banatzeaz. Gainera, lehiaketan parte hartu duten 295 ikasleei eskerrak eman nahi izan dizkiete aurkeztutako 71 lan ederrengatik.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik