Clint Eastwood eta Ken Loach zuzendarien azken lanekin amaituko da azaroko zine programazioa

22.11.16
Ermua Antzokia

Asteburu honetako lau filmeek emango diote amaiera azaroko zine programazioari. Ostegun honetan izango da hileko azkeneko zineklub saioa Joachin Lafosse zuzendariaren “Después de nosotros” pelikula belgikarraren eskutik. Hamabost urte batera pasatu ostean, Maria eta Boris banandu egin dira, baina harremana ona izan ez arren, etxe berean bizitzen jarraitzen dute, bietako inork ez baitu bizilekua utzi nahi. Drama heldua, dotorea, errealista eta konplexua da “Después de nosotros”, desamodioaren erradiografia zehatza. Zinta jatorrizko bertsioan azpitituluekin eskainiko da 20:30etik aurrera.

Zine komertzialaren programazioa larunbatean 19:30ean hasiko da Ken Loach zuzendari britainiarraren “Yo, Daniel Blake” azken lanarekin. Pelikula honek Canneseko Urrezko Palma eta Donostiako Zinemaldiko ikusleen saria eskuratu ditu, eta zinta humanoa eta onesta da. Berehala enpatia lortzen du ikus-entzuleekin, eta Loachek bakarrik dakien moduan pizten ditu emozioak. Paul Laverty bere ohiko lankidearen gidoi ederra du “Yo, Daniel Blake” zintak. Danielek 59 urte ditu, eta bihotzeko arazoak ditu. Horrela, lehenengo aldiz gizarte zerbitzu britainiarrera joko du. Pelikula larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean emitituko da.

Asteburuko beste filma Clint Eastwood zuzendari beteranoaren “Sully” biopic estatubatuarra izango da. Chesley “Sully” Sullenberger hegazkinetako pilotua da, eta 2009an heroi bihurtu zen. Aireratu eta berehala, hegazkina izorratu egin zen eta New Yorkeko Hudson ibaian larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen 155 bidaiari zeramatzala. Handik gutxira, ordea, heroi izatetik susmagarri izatera igaro zen. Tom Hanks aktore bikaina du protagonista “Sully” zintak, eta bertan, Eastwoodek gustuko dituen elementu guztiak topatu ditu: gizatasuna, bidegabekeria, heroitasuna, profesionaltasuna, ezinikusia eta inbidia. Zuzendari estatubatuarraren beste zine erakustaldia bat da “Sully”, eta larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean proiektatuko da.

Igandeko haurren saioari dagokionez, 17:00etan “Trolls 3D” animazio film arrakastatsua ikusteko aukera izango da. DreamWorks etxearen pelikula dibertigarri eta harrigarria da, ongi pasatzeko, abesteko, dantzatzeko eta zinematik irribarretsu ateratzeko.

Informazio gehiago behar izanez gero, Ermua Antzokiaren mikrositea kontsulta dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean