Lau sormen eta robotika tailer antolatu dira gaztetxoentzat Gabon hauetarako
Ermuko Udaleko Toki-Garapen alorrak DBHko lehen eta bigarren mailan dauden herriko ikasleentzat lau tailer antolatu ditu datorren abendurako. Norbanako eta taldekako sormena landuko da ikastaro horietan, parte hartzen duten pertsonak motibatu eta esperimentatzeko espazioa eskainiz.
Zubiondo enpresa ermuarrak hainbat erronka aurkeztuko dizkie gaztetxoei, diseinuari, ergonomiari eta erabilerari dagokienez erremintak hobetu ahal izateko. Eskuzko erreminten sektorean 70 urte baino gehiagoko esperientzia du Zubiondok, eta parte-hartzaileek euren erronkak gainditu beharko dituzte. Horretarako, design thinking, sormen teknikak, ikus-entzunezko narratibak eta abar erabiliko dituzte. Bide horretan, Artforlife!! eta Filmatu enpresen laguntza jasoko dute.
Bestalde, beste hiru tailerrak robotikaren ingurukoak izango dira, eta droneen eta roverren diseinua eta muntaia landuko dira Erle Robotics enpresaren eskutik.
Ekimen horien helburua herriko gaztetxoak industriara eta teknologia berrietara hurbiltzea, sorkuntza-gaitasunak garatzea eta ekintzailetza bultzatzea da. Programa Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin finantzatzen da, gazteen artean ekintzaile kultura bultzatzeko eta babesteko. Horrela, inguruko industrian parte hartzera animatzen dira, modu dibertigarrian erronkak gaindituz.
Tailerrak Izarra Centren izango dira 09:00etatik 13:00etara abenduaren 26tik 30era. Izena emateko epea astelehenean, azaroak 28, zabalduko da, eta irekita egongo da abenduaren 2ra arte, ostirala. Izen-emateak Abiapuntuko bulegoan egingo dira 08:00etatik 15:00etara, eta plazak mugatuak dira. Epea amaitzean plaza baino eskaera gehiago baldin badaude, zozketa egingo da, eta horren emaitzak abenduaren 15etik aurrera jakinaraziko dira.
Informazio gehiago behar izanez gero, telefonoz deitu daiteke 943 17 91 51 zenbakira edo posta elektronikoz dl@udalermua.net helbidera idatzita.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren