Hirigintzako gaiak ardatz izango, azaro honetako Osoko Bilkuran

28.11.16
Erakundea

Udalbatza Osoko Bilkurara bilduko da astearte iluntzean. Bilerak ohiko izaera izango du eta iluntzeko zazpietarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak zortzi puntu hartzen ditu barne eta horien artean azpimarra behar hirigintza eta HAPOren ingurukoak eta Euskararen Nazioarteko egunerako erakundearen adierazpena.

Lehenengo gaian zinegotziei gai zerrendako puntuekin zerikusia duen edonolako interes edo bateraezintasunik duten a la ez galdetuko zaie. Bigarrenean azaroaren 3an egindako bileraren akta izango da. Hirugarrenetik bosgarrenera bitartean hirigintzako gaiak jorratuko dira.Hirugarrenean proposatzen da, Betiondoko hiri-lurzoru finkatuaren eremuari dagokionean HAPO behin-betiko onestea eta horren ordenantzak behin betiko baita ere. Laugarrenean, behe-solairuetako lokalak etxebizitza bihurtzeko eraldaketa-lanak arautzen dituen ordenantza aldatzea hasierako izaeraz onetsiko da, hala badagokio. Bosgarrenean, berriz, Uretako eremuan HAPO aldatzeko, Tenneco Automatrive Iberica SArekin sinatuko den hirigintza-hitzarmena hasierako izaeraz onartzea planteatuko.

Seigarrenean, PSE-EE-PSOE taldeak aurkeztutako Euskararen Nazioarteko egunerako erakundearen adierazpena mintzagai izango dute zinegotziek. Zazpigarrenean, Kreditu Gaikuntzako 4. espedientean zehazten den Udal Aurrekontuaren 7. aldaketari buruzko 2807/2016 Dekretuaren berri emango da.

Zortzigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Azkenik, gogorarazten dizuegu bai arratseko Osoko Bilkura hori nahiz goizeko Batzorde Informatiboa streaming bidez webgune korporatibo honetan eskainiko dugula eta, nahi izanez gero, Interneten ikusi eta jarraitzerik izango dituzuela: horretarako loturaz baliatu edo Abiapuntu/Organu Batzordeko bilkurak/Osoko Bilkura

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian