Zineklubak abendurako zine programazio interesgarriari hasiera emango dio
Osteguneko zineklubak 2016ko azken zine programazioari hasiera emango dio. Gabon eta Eguberriak programazioan eragina izango dute, bi egun esanguratsu -25a eta 31- asteburu eta igande baitira. Hori horrela, abenduko azken bi asteburuetan ez dugu ez zine komertzialik ez haur eta gazteentzako saiorik. Aldiz, osteguneko zineklubean ez da eraginik izango eta proiekzioak ohiko legez jarraituko dute.
Abenduan sei filma komertzial eta estreinakoak izango ditugu. Nazioartekoetan aipagarri ‘Aliados’ Brad Pitt eta Marion Cotillard protagonista dituena. Espainian ekoiztutakoen artean ondokoak izango ditugu: ‘1898, Los últimos de Filipinas’ eta ‘Las Furias’. Euskadin egindako lanak ere leku izango dute; Patxo Telleriak zuzendutako ‘Igelak’ titulukoaren estreina pasako dugularik, Gorka Otxoa eta Mikel Losada aktore ermuarra, besteak beste, protagonista izanik. Zineklubean lau proposamen izango eta horien artean zinta europar onak. Haur eta gaztetxoen tartean, Disneyko estreinak eta animazioko zine berriena.
Abenduko bonoa eskuragai 13,2 eurotan, takilan bertan edo Lobianon
Jada, erosgai ditugu abendurako bonoak, Lobianon nahiz Antzokiko takilan bertan, 13,20 euroren truke. Bonoari esker, helduentzat zine komertzialeko emanaldietara eta zineklubekoetara sartu ahal izango gara 1,2 eurotan. Filma 3Dimentsiotan bada, 2 euroren gainkargua izanen du.
Osteguneko zineklubean Mia Hansen-Love zuzenduriko ‘El Porvenir’ zinta frantsesa ikusi ahal izango dugu, Isabelle Huppert protagonista duelarik. Nathalie 60 urte inguruko irakaslea da. Bera senarrak harremana bat-batean etetea eta banatzea erabakitzen duenez bere bizitza berrantolatu beharko du. Filma dotore eta leuna da, sakona eta erreflexiboa nahiz eta tentsioz eta argitasunez beterik dagoen. El Porvenir jatorrizko bertsioan pasako dugu, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da. No culpes al karma de lo que te pasa por gilipollas tituluko komedia espainiarra eskainiko dugun lehen aldiz. Maria Ripollek Laura Nortonen eleberri arrakastatsua egokitu du pantailarako eta Veronica Echegui da Sara protagonistaren papera egiten duena. Honek bizitzan disgustuak besterik ez ditu jasotzen. Komedia freskoa eta bizizalea da. Erromantikoa eta itxuran azalekotzat jo daitekeen arren, badu sakontasun puntua, mundu modernoaren estereotipoei erantzun nahi baitie. Filma hau larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Igandean Peppa Pig. Las botas de oro titulua proiektatuko, etxeko gaztetxoenentzat
Asteburuko bigarren filma Denis Villeneuve zuzendari interesagarriaren azken lana izango da. Honek Incendies, Prisioneros edo Sicario bezalako filmak egin ditu eta oraingo honetan zientzia-fikziozko proposamena dakarkigu: La Llegada titulukoa. Militar gorenak hizkuntzalari aditua (Amy Adams) kontratatzen dute estralurtarren ontziak iristen hasten direnean, horiekin kontaktatu eta dakartzaten asmoa zein den jakin asmoz. Filma distiratsua da, hipnotikoa, harrapatzen zaituen horietakoa. Baita probokatzailea eta metrajeak aurrera egin ahala hazi egiten dena. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Haur eta gazteentzako saioan, igandeko 5etan, Peppa Pig. Las botas de oro filma ikusi ahal izango dugu. Filma berezia da, etxeko txiki txikienentzat aproposa. Ezbairik gabe, oso egokia zinerako lehen hurbilpen edo hastapena egiteko.
Argibide gehiagorako sartu Antzokiaren mikrositean.
Lotutako albisteak

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu