Udalbatzak etxabeetako lokalak etxebizitzara egokitzea arautzen duen ordenantza berritua onartu du

30.11.16
Erakundea

Ermuko Udaleko Osoko Bilkurak etxabeetako lokalak etxebizitza gisa egokitzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa onartu du behin-behinean. Herria zonaldeka kalifikatuta erakusten duen planoan aldaketak egitea izan da proposamenaren funtsa.

Juan Carlos Abascal Hirigintza zinegotziak azaroaren 29ko osoko bilkuran azaldu duen moduan, etxabeko lokalei dagokien ordenantza 2005. urtean onartu zuen Ermuko Udalak: “Harrezkero, garai hartan oraindik ez zeuden hiri-garapen berriak egin dira, esaterako, Abeletxe, Sakona, San Pelaioko gune berriak, Andaluzia zeharbidea edota Izelaietako etxebizitza berriak. Hori guztia dela eta, ordenantza aldatzea beharrezkotzat jo dugu gune berriak sartu ahal izateko”, azaldu du Abascalek.

Zinegotzi guztiek aho batez onartu dute proposamena, beraz, onespen-erabakia hogeita hamar lanegunez jendaurrean erakutsiko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuz. Epe horretan erreklamazio, alegazio edota iradokizunik aurkezten ez bada, behin-betiko onartuko da Osoko Bilkuraren erabakia.

Gai honen inguruan aurkeztu den dokumentazio gehigarri osoa lotura honetan kontsultatu daiteke. Gainera, orrialde berean bilkura osoaren bideoa ikusteko aukera izango da abenduaren 6a baino lehen.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian