'Jokoz Kanpo' antzezlana ostiralean Ermua Antzokian

30.11.16
Ermua Antzokia

‘Jokoz Kanpo’ antzezlana Ermura dator aste honetan. Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren ekintzen barne, ostiralak 2, ‘Jokoz Kanpo’ antzezlana Ermua Antzokian ikusi ahal izango dugu gaueko 22.15etatik aurrera. Anartz Zuazua zuzendariaren eskutik datoz Joseba Apaolaza, Asier Soto eta Asier Hormaza aktoreak euskarazko komedia berriarekin. Sarrerak 10 euro balio dute eta aldez aurreko salmentan eskura daitezke Lobiano Kulturgunean, Kutxabank erakundearen atarian online edo orotariko kutxazainen sarean, edo Antzokiko lehiatilan emanaldia hasi aurretik.

Manuk eta Martinek futbol talde banaren ardura dute. Mutil kozkorrak entrenatzen dituzte, kirol miresgarri horrek dituen balore guztiak erakusteko asmotan. Manuk eta Martinek aspalditik ezagutzen dute elkar. Manuk eta Martinek finala dute begi bistan, eta irabazi egin nahi dute. Norbait direla frogatzeko modu bakarra garaipena lortzea da, bizitzan ez daudela jokoz kanpo erakusteko aukera bakarra.

Hirukote honek egiten duen lan ezin hobeaz disfrutatzeko eta euskararen eguna dela eta, Ermuan programatu diren ekintza guztiei hasiera emateko aukera egokia dugu ostiraleko antzezlana. Animatu eta parte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean