'Muñeca de Porcelana' antzezlana ostiralean Ermua Antzokian

05.12.16
Ermua Antzokia

David Mameten Muñeca de Porcelana (China Doll) antzezlana aurkeztuko da ostiralean, hilak 9, gaueko 22.15ean Ermua Antzokian. New Yorken aurkeztu ostean, antzezlana Espainiara heldu da aurrenekoz, Juan Carlos Rubio zuzendariaren gidaritzapean eta José Sacristán eta Javier Godino aktoreak oholtza gainean. Elkarrizketan oinarritutako lana da, interpretazioaren indarra hitzak esatetik igarotzen da.

Muñeca de Porcelana, egun ezarrita dauden botereak eta horien inguruan dagoen laguntasuna kritikatzen ditu, baita egungo munduan agintzen duen ustelkeria ere.Mametek emozioz eta bizitasunez jositako antzezlana sortu du. Hainbat gai lantzen ditu autoreak, politikaren boterea, ekonomia eta komunikazio medioak esate baterako, baina azken lan honetan, leialtasunarekin eta egun gizakiak iraganarekin mozteko dugun zailtasunarekin nahastu ditu.

Dirudun batek hegazkin bat erosi dio bere emaztegai gazteari ezkon-opari. Jubilatzeko eta emaztearekin egoteko asmoa du. Emaztegaiarekin elkartu aurretik bulegoan egin zuen azken egunean, negozio nola eraman erakutsi zion bere laguntzaile gazteari, bertan egon beharrik gabe negozioa urrutitik artatu ahal izateko. Irten aurretxoan, hain zuzen, azken orduko dei bat jasotzen du, inoiz jaso nahi ez zuena.

Ostiral gauaz disfrutatzeko aukera ezin hobea. Sarrerak 15 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, obra hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko