'Igelak' eta 'Aliados' Ermua Antzokiko asteko zineko protagonistak

05.12.16
Ermua Antzokia

Ostegun honetan izango da hileko zine-klubeko bigarren saioa. Despues de la Tormenta filma japoniarra proiektatuko da aste honetan Ermua Antzokian. Hirokazu Koreedak zuzendutakoa, tentsio eta erlazio familiarrak uztartzen dituen ezin besteko pelikula da. Ryota, arrakastarik izan ez duen idazlea da, eta detektibe lanetan irabazten duen diru eskasa karreretan apustuak egiten gastatzen du. Bere emazteaz bananduta eta semeaz urrun, familia berreskuratzeko aukera bakarra ezusteko bat edukitzea izango da. Gozoa eta lasaia, egiazkoa eta estilizatua. Despues de la Tormenta jatorrizko bertsioan azpitituluekin eskainiko da 20:30etik aurrera.

Zine komertzialaren programazioa larunbatean 19:30ean hasiko da Igelak euskal filmaren lehenengo emanaldiarekin. Ermua izan zen pelikularen promoziorako aukeratutako herria, eta orain, Ermua Antzokian ikusteko aukera izango dugu. Patxo Telleria zuzendariaren umore-senarekin, ironia eta kritika sozialarekin disfrutatuko dugu asteburu honetan. Gorka Otxoa, Gurutze Beitia, Itziar Atienza, Ramón Agirre eta Mikel Losada, ermuarra, aktore protagonistak dira. Pello banku bateko zuzendaria da, bere arduradunak arazo legal batzuk izatera bultzatu dute eta kartzelara ez joateko klandestinitatean bizitzera derrigortuta ikusi da. Okupatuta dagoen eraikin batean bizitzen hasiko da eta hortik aurrera, arazo ekonomikoak beste ikuspuntu batetik ikusiko ditu. Igelak larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean emitituko da, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.

Asteburuan proiektatuko den beste filma, Robert Zemeckisek zuzendutako Aliados izango da. Brad Pitt eta Marion Cotillard protagonizatzen dute egikera klasikoa duen lana. Gerra garaiko pasioak eta traizioak eskua ematen dute, Hollywood klasikoa omentzen duen, zinta honetan. Bigarren Mundu Gerraren barne, britainiar espioia batek bere lankide frantses batekin harremanetan hasten da. Zerbitzu sekretuak ohartaraziko diote bere bikotea agente bikoitz bat izan daitekeela eta hortik aurrera dena konplikatuko da Maxentzat, protagonista. Aliados ikusi ahal izango da larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean.

Igandeko haurren saioari dagokionez, 17:00etan Albert euskarazko animazioko pelikula ikusi ahal izango da. Albert gazte arduragabe eta bihurria da. Bere azken ekintza gogoangarrirako bizi den herri lasaia hankaz gora jarriko du.

Informazio gehiagorako Antzokiko micrositean sartu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean