Urtarrilean hasiko dira Aldapako etxebizitza babestuak eraikitzeko lanak

14.12.16
Hirigintza

Galivivienda XXI sozietate kooperatiboak Aldapa kalean etxebizitza babestuak eraikitzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen dituela jakinarazi du astearte honetan Informazio Batzordean.

Aldapa Iparraldean 8.842 metro karratuko espazioa hartuko dute bi eraikinek, eta tasatutako preziodun 45 etxebizitza egingo dira, bi eta hiru logelakoak, garajedun sotoekin, trastelekuekin eta bizilagun guztiek erabili ahal izateko zona komunekin.

Rafael Román sozietateko ordezkariak aitortu duenez, hasieran proiektua egiteko baldintzak ez ote ziren beteko beldur ziren, promozioa aurrera eraman ahal izateko gutxieneko erosle kopuru bat behar baitzen. Denbora gutxian, ordea, Aldapa kalean egingo diren 45 etxebizitzatatik 38 jada hartuta daude; beraz, arrakasta izan dela azaldu du Románek.

Kooperatiba izanik, proiektua burutu ahal izateko banketxeekin finantziazioa negoziatu behar izan du Galiviviendak. Arduradunek azaldu dutenez, Kutxabankekin mailegua adostu da, eta datozen egunetan notario aurrean gauzatuko da akordioa. Gainera, entitate finantzarioek proiektu bakoitzerako sozietate arduradun bat bakarra eskatzen dute finantziazioa eman ahal izateko; beraz, horren harira, Galivivienda Aldapa Norte sozietatea sortu da, eta bertan parte hartzen dute, besteak beste, etxebizitzak erosi dituzten pertsonek.

Behin kudeaketa administratibo guztiak amaituta, Inbisa enpresa arduratuko da eraikuntza lanez. Sozietatearen asmoa obrei Erregeetako jaien ostean, urtarrilaren lehen hamabostaldian, ekitea da.

Bestalde, Ermuko Udalak 162.813 euro jasoko ditu promozioa kokatuko den lurraren ustiapen urbanistikoaren %10a saltzeagatik.

Proiektu horren helburua Ermuan etxebizitza babestuak izatea da, merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonek aurrera egin dezaten (esaterako, independizatu nahi duten gazteak, adineko pertsonak…). Bestalde, promozio horrekin baztertutako espazioak berreskuratu nahi dira, erabilera ezberdinak emateko –etxebizitza, garajeak, hirigunea birmoldatzeko…– eta hiritarrek etxebizitza eskuratzeko aukera izan dezaten.

Gaiaren inguruko dokumentazio guztia esteka honetan topatu daiteke. Gainera, datozen egunetan abenduaren 13ko informazio batzordean eskainitako azalpenak bideoan ikusteko aukera izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean