Antonio Josek Ermua Antzokia beteko du ostiraleko kontzertuan

14.12.16
Ermua Antzokia

Ostiralean, hilak 16, Antonio Jose abeslariaren kontzertuaz disfrutatuko dugu Ermua Antzokian. Sarrerak guztiak agortuta, Palma del Rio (Cordaba) herrian jaiotako gaztea, gurera dator bere azken diskoa ‘Senti2’ aurkeztera.  Begiratzen, ikusten, ukitzen, entzuten eta sentitzen lortu du Antonio Josek bere azken lana eskuartean edukitzea.

21 urte bete berri dituela, musikari gazte andaluziar hau irabazle gertatu zen La Voz talentu-ikuskizun arrakastatsuaren azken edizioan. Baina Antonio Jose telebista agerraldi bat baino gehiago da eta agertoki gainean eskarmentua eta iaiotasuna badituela erakutsi du. Txikitatik argi zuen musika gustuko zuela eta 10-12 urterekin bere lehenengo grabazioak publikatu zituen. Bere lehenengo lan arrakastatsua ‘El Viaje’ izan zen eta lau astetan zehar salmenta-zerrenda ofizialeko lehenengo postuan izan da, eta horrek Platinozko Diskoa eskuratzera ekarri dio hiru astetan bakarrik.

Orain, ‘Senti2’ bere azken lan pertsonal eta arrakastatsuarekin dator. Kanta propioak eta benetan sentitzen dituenak. “Begiak itxita grabatu nuen lana, benetan zer abestu behar nuen jakinda. Momentu batzuetan zabaldu behar nituen, negarrez asten nintzelako. Estudioan ere, jendea negarrez ikusten nuen grabazioetan”.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu