Larunbat arratsaldean kontu kontari Lobiano Kulturgunean

15.12.16
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak “Arratsaldean kontu kontari” ipuin kontaketa zikloko saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, abenduak 17.

Aste honetako ipuin saioak “Apaxi mendian” du izena, eta hiru eta zortzi urte arteko haurrei zuzenduta dago. Kontaketa euskara hutsean izango da, eta Apaxi Kontalarik eskainiko du.

Jarduera Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 17:30etik aurrera, eta sarrera doakoa da. Ekimenaren martxa egokia bermatu ahal izateko, plazak mugatuak izango dira. Era berean, puntualtasuna eskatzen da etenik ez egiteko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez