‘Bizibide taldea’: 3 hilabeteko programa langabezi egoeran dauden 8 emakumeentzat
Durangaldea eskualdeko eta langabezi egoera duten zortzi emakumek emplegu eta lan-merkaturatzeko proiektu bat hasi berri dute Ermuan eta Izarra Centre eraikinean. Proiektua eskualdeko garapen agentziak, DEMAk, eta Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko sailak abiarazi dute. Proiektuari ‘Bizibide taldeak’ izena jarri zaio eta hori enplegu-anezka eredu arrakastatsuan oinarritzen da. Enplegu Foru zuzendariak, Alfonso Garciak, eta herriko Carlos Totorika alkateak, honen kide den Juan Carlos Abascal alkateordeak eta DEMAren zuzendari-gerente, Gloria Mugikak ekimenaren berri eman, eta Ermuan jardungo duen taldea ezagutu eta aurkeztu dute, horiekin bat izanik eta talde-dinamika baten parte hartuaz.
Enplegu-anezka egokitu egin da ekimen honetan parte hartzeko interesa agertu dutenen beharretara, azkenean 8 baitira bertara bildu izan diren pertsonak, lan-munduratzeko programa solidario eta neurrira eratu delarik taldearentzat. Jatorrizko anezka-eredua hainbatentzat interesgarria zen arren, hori ez zen bateragarria askoren eguneroko jarduera eta ordutegiekin. Horregatik eta langabetu ahal eta gehienei iritsi ahal izateko, talde txikiago eta egokituak eratu ditu DEMAk lurraldeko eskualdeentzat: Bizibide taldeak, Ermukoa tartean izanik. Gure herriko lehen talde honetara 8 emakume bildau dira, Ermua eta Durangoko bizilagunak guztiak. Partaideen artean gazteenak 33 urte ditu eta nagusienak 57, nolanahi ere guztiak beren asmo eta nahiak beteko dituen enplegua eskuratzeko gogoa dutelarik. Taldekideen artetik gaur bertan izan dira Otilia, Mari Jose, Felisa, Carmen, Rosa eta Pili, Myriam begiralearekin batera.
3 hilabeteko programa langabezi egoeran dauden eta 33tik 57 bitarteko adina duten 8 emakumeentzat
Proiektuak partaide izango direnak lan-munduratzeko edo bueltatzeko prozesuaren protagonista nagusi eta liderrak izango dira. Ibilbide horretan eta hiru hilabetez orientatzaile baten aholku eta laguntza jasoko dutelarik. Lehen talde honek parte hartu ahal izango du Demak en Bilbon, Nerbioi Ibaizabalen, Busturialdean, Meatzaldean, Uribe kostan eta Ezkerraldean abian dituen sei enplegu-anezken jardueratan (tailerrak, ekitaldiak, bilerak, azokak, enpresa kideekin gosariak eta abar, besteak beste). Talde kideak norbere garapenera garatuko dute, horretarako inteligentzia emozionaleko, branding-eko, nahiz bakarkako saioak gauzatuko dituztelarik, bakoitzak duen helburu profesionalera iristeko eta lan-munduratzeko urrats egokiak eman ditzaten. Zeregin horretan egoera berberean dauden kideen laguntza jasoko dute, guztiak modu solidario eta berritzailean arituko baitira guztientzat irtenbide baten bila.
Alkateak taldea eta bertaratutakoak agurtu ditu eta “enplegurako politika aktiboen programatan parte hartzeko eta horiekin bat egiteko Ermuko udalerriak nahiz udalak duten interesa” azpimarratu ditu, “baliagarriak direla ziur gaudelako”, erantsiz. Enplegua helburua nagusi eta estrategikoa direla gehitu du “gizartean nahiz ekonomian txertatzeko tresna garrantzitsua izaten jarraitzen duelako”. Totorikak “trebakuntza eta orientazioaren bidez pertsonen kualifikazioa lortu eta enplegu politikak garatu daitezen ermuarrok interesa dugula aitortu du eta, Ermua Lanbideren kolaboratzailea izateaz gain enpleguko udal alor propioa dugula gehitu du, urtero horretan diru asko erabiltzen dugularik udalaren eskumena zuzenean ez bada ere”. Herriko agintariaren hitzak jarraian uzten dizkizuegu, gure Ivooxeko kanalera mp3 formatuan igo dugun podcast artxiboaz baliatuz.
Enpleguko Foru Zuzendariak, bestalde, taldeari ahalegintzeko eskatu dio “enplegu-anezkek beren balioa erakutsi dutelako, horietan babaz besteko lan-munduratzea %60 izan delako hainbatean eta %80 ere iritsi delarik, bakarren baten, datuak azpimarragarri eta arrakastatsuak direlarik”. Alfonso Garciak “pentsu bezalako enplegu-anezkan txertatu ezin zirenentzat eredua egokitu egin” dutela esan du. Horregatik, honetan 8 pertsonek parte hartuko dute, hiru hilabetetan. Zuzendariaren esanetan ‘Bizitegien’ ezaugarri esanguratsuena “bereziki solidarioak izatearena da, lankidetza baita irizpide nagusia, guztia kide guztientzat eta pertsona guztiak denean jardunez”. Aldundiak Bizkaian aurtengo 2016an 1.039 ekimen edo auto-enplegu proiektu artatu izan dituela adierazi du. “Gauza ez da ekimenak batzea, dauden guztiak biderkatzea baizik” gehituz. Bere hitzak gure Ivooxeko kanalera mp3 formatuan igo dugun podcast artxiboaz baliatuz uzten dizkizuegu jarraian.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren