Gabonetarako ekintza ugari antolatu dira Ermuko haurrentzat

16.12.16
Kultura eta Gazteria

Gero eta gutxiago falta da etxeko txikiak Gabonetako oporrez gozatzen hasteko, eta hori kontuan izanda, umeentzat hainbat ekintza antolatu dira herrian.

Jai egun garrantzitsuak gerturatuta, abenduaren 24an Olentzero Txiki helduko da Ermura, eta 11:00etatik aurrera, Orbe Kardinala plazatik abiatuta, kalejira egingo da musikaz eta umeen kantaz girotuta.

Eguberrien ostean, abenduaren 26an Gabonetako Haur Parkea zabalduko da Udal Kiroldegian. Puzgarriak, ohe elastikoak, ludotekak, bideojokoak, jolasak eta tailerrak izango dira bertan. Eguneko sarrera bi euro kostatuko da, eta urtarrilaren 4ra arte izango da zabalik, 11:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Dena dela, abenduaren 31n arratsaldez eta urtarrilaren 1ean egun osoz itxita egongo da.

Abenduaren 26an bertan Ermua Antzokiak ongietorria emango dio Txirri Mirri eta Txiribitoni. Pailazoen ikuskizun dibertigarria eskainiko dute, etxeko txikienentzat gozagarri. Antzezpena 17:00etan hasiko da, eta sarrerak 4 eurotan daude salgai.

Hilaren 29an, osteguna, Glu-Glu Produkzioak “Txanogorritxo” ikuskizuna ekarriko du Ermua Antzokira, eta 17:00etatik aurrera ikusi ahal izango da lau euroren truke.

Urteko azken egunean, abenduaren 31n, Olentzero menditik gure kaleetara jaitsiko da 18:00etan, eta Orbe Kardinala plazan egingo zaio agurra. Egun batzuk geroago, urtarrilaren 5ean, gauza bera egingo dute Hiru Errege Magoek, eta ohiko kabalgata ospatuko da.

Datozen egunetan egingo diren ekintza guztien inguruko informazioa, kartel honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz