'Los Exámenes', 2016ko azken aurreko zineklubeko protagonista

20.12.16
Ermua Antzokia

Haurrentzako zineak eta programazio komertzialak agur esan dute 2017ra arte, baina Ermua Antzokiak oraindik ez dizkio ateak itxi zinerik onenari. Urte amaierara arte zineklub saioak izango ditugu, eta azken aurreko pelikula ostegun honetan eskainiko da 20:30etik aurrera.

Saio honetarako aukeratu den filma Cristian Mungiu errumaniarraren Los Exámenes lana da (Bacalaureat jatorrizko hizkuntzan). Familiako drama da, eta ia 50 urte dituen Romeo medikua du protagonista. Orain bukatuta dagoen harremanarengan jarritako ilusioak eta Errumania atzean utzi zituen Romeok, eta benetan inporta zaion bakarra bere 18 urteko alaba da. Azkeneko azterketak egin ostean, Ingalaterrako eskola prestigiotsu batean ikasiko du neskak, baina azterketa aurreko egunean, kalean eraso egingo diote. Hortik aurrera, gertaera horrek alabaren etorkizuna ez oztopatzeko ahal duen guztia egingo du Romeok.

Bi ordu inguruko iraupena du Los Exámenes filmak, eta jatorrizko bertsioan eskainiko da, azpitituluekin, ostegun honetan 20:30etik aurrera. Sarrerak leihatilan erosi ahalko dira, eta 3,60 euroko prezioa izango dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu