Gabonetako haur parkean, ilusio eta dibertsiorako bederatzi egun izango

22.12.16
Erakundea

Aurten gure herrian eta udal kiroldegiko pistan izango dugun Gabonetako Haur Parkeak ilusio eta dibertsiorako bederatzi egun pasatzeko aukera emango digu. Parkea datorren astelehenean zabalduko da –abenduaren 26an- eta urtarrilaren 4ko asteazkenean itxiko. Haur eta gaztetxoek bertan izango diren aparailu eta jarduerekin gozatu ahal izango dute. Parkea udal kultura sailak prestatu du herriko UKEren laguntzarekin bat.

Egunero zabalik izango, 25 eta 1eko igandean ezik. 31 goizez bakarrik

Parkea 2tik 12ra bitarteko gaztetxoentzat pentsatua dago eta aparailu eta proposamen eskaintza zabala izango du: puzgarriak, salto egitekoak, tailerrak, jolasak, ludoteka, kontsolak, saltorako oheak… den-dena egun berezi horietan izaugarri dibertitzeko.

Parkea eremu ezberdinetan banatua izango da, adinaren arabera sailkaturikoak eta txikienentzat espresuki babestutakoak. Eremu guztiaz 14 begirale arduratuko dira.

Sarrerak 2 euro balioko du; iazko prezio berbera

Parkea goizez eta arratsaldez izango da zabalik, goizean 11etatik ordu 1etara eta arratsaldez, 4etatik 8etara bitartean. Abenduaren 31n goizez bakarrik zabalduko eta 25ean eta 31n itxita egongo da. Sarrerak 2 euro balio ditu eta egun osorako balioko du. Prezioa iazko kopuru berean mantendu da, igoerarik gabe.

Segurtasun arrazoiak direla-eta, ezin izango dira 450 pertsona baino gehiago batera bertaratu, hori baita aurreikusitako gehienezko edukiera norbere babeserako planaren arabera. Haur eta gazteen parte hartzea lehenetsiko denez gero, umeko heldu bakarra besterik ez da onartuko.

Pistarainoko eskailera berria dago eta gehienezko edukiera 450 pertsona dira

Gehienezko edukiera izaten den bakoitzean, inor gehiago ezin izango da sartu eta eraikinaren kanpoan itxaron beharko dute pertsonak aretoa libratu bitartean.

Parketik irteteko sarrera erakutsi beharko zaio sarrerakoei, horiek ordua idatziko dutelarik ticketean. Irten eta 10 minutu baino lehenago bueltatzen den kasuetan, pertsonak ez du ilara gorde beharko. Aldiz, denbora gehiagoz ateratzen dena, lekua izan artean itxaron beharko du bueltan.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista