Txirri, Mirri eta Txiribitonen 'Patxistein Doktorea' ikuskizuna astelehenean Ermua Antzokian
Herriko txikientzat gabonetako oporrak ospatzeko antolatu diren ekintzen barne, astelehena 26, ‘Patxistein doktorea’ Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen ikuskizuna Ermua Antzokian ikusi ahal izango dugu arratsaldeko 17etatik aurrera. Oraingo honetan, hiru pailazoek Patxistein Doktorea izeneko pertsonaiarekin egingo dute topo eta zientzialari zoro honen maltzurkeriak saihesten biziko dituzten abentura ugari.
Ordu bete inguruko saioa da. Xelebrekeriarik ez da faltako eta abesti ezagunak ere tartekatuko ditugu. Baina saio honetako helburua zientzialari zoro honen eskuetatik ihes egitea izango da. Lortuko al dute? Sarrerak 4 euro balio dute eta aldez aurreko salmentan eskura daitezke Lobiano Kulturgunean, Kutxabank erakundearen atarian online edo orotariko kutxazainen sarean, edota Antzokiko leihatilan emanaldia hasi aurretik.
Gabon hauetan Ermuan aurkeztuko duten ikuskizunaren bideoarekin usten dizuegu.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean