'Txanogorritxo' ipuin klasikoa Ermuan izango da ikusgai ostegunean

27.12.16
Ermua Antzokia

Txanogorritxo basoko etxean bizi da amarekin, eta oraindik eskolara joateko hilabete batzuk falta direnez, amak basoaren beste aldera joateko eskatuko dio, amona gaixo dagoela eta, bisitan. Neskatoak pozarren onartuko du enkargua, baina basoan barrena arrisku ugarirekin egingo du topo, eta otso maltzurra azpikeriaz haurra engainatzen ahaleginduko da.

Glu-Glu antzerki taldeak Ermua Antzokian aurkeztuko du ostegun honetan, abenduak 29, Txanogorritxo ipuin klasikoa. Ordubete inguruko iraupena du antzezlanak, eta Charles Perraulten ipuin originalaren egungo moldaketa da, bai testuen aldetik, baita irudi eta edukien aldetik ere. Galder Perez zuzendaria da egilea, eta Ugaitz Alegria, Leire Ucha, Andre Covadonga eta Olatz Ganboa ditu protagonista. Musikak girotuko du Txanogorritxoren bidaia arriskutsu bezain dibertigarria, dantza eta abestien bitartez.

Antzezlana ostegunean 17:00etatik aurrera ikusi ahal izango da. Sarrerak salgai daude jada 4 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako