‘Suburra’ film italiarrak ‘Un hombre llamado Ove’ ordezkatuko du urteko azkenengo zineklub saioan

27.12.16
Ermua Antzokia

2016ko zine programazioa ostegun honetan amaituko da urteko azkeneko zineklub saioarekin batera. Hasiera batean Un hombre llamado Ove pelikula suediarra eskaintzea zen asmoa, baina aldatu egin behar izan da, lanaren estreinatzeko data atzeratu egin baita. Beraz, zine urtea borobildu eta amaiera egokia emateko, Stefano Sollimal zuzendari italiarraren Suburra filma eskainiko da. Italiako zineko Donatello sarietarako bost izendapen lortu ditu pelikula horrek.

Suburra gaur egun Erromako mafiak duen jokabidearen erradiografia da. Enpresariak, eliza, politikariak eta mafiako kideak, denak eskutik, euren poltsikoak ilegalki betetzeko eta irabaziak lortzeko edonolako negozioak egiteko. Egungo gangsterren inguruko pelikula da, erritmoz eta talentuz betetako thrillerra. Suburra gaur egungo Erromaren irudia da, bertan ez baitu inork den bezalakoa ematen.

2016ko azkeneko zineklub saioa ostegun honetan izango da, abenduak 29, 20:30etik aurrera. Ohi den moduan, filma jatorrizko bertsioan eskainiko da azpitituluekin.

Informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako