Ermuan egindako teknologiaren jarduera praktikoetan ehun gaztek parte hartu dute

03.01.17
Ekonomi Sustapena

Udal Toki-garapen sailak,EJren finantzazioarekin batera DBHko 1. eta 2. mailako ikasle gazteentzat, ‘ETEn erronkak ikasgelan’ lelopean antolaturiko hiru tailerrak ostiralean amaitu ziren, urtea bezala. Toki-garapen alor antolatzaileak oso positibotzat jo ditu lan ildo horretan gauzatu dituen jarduerak, amaitu berri dugun 2016an, bos ikastetxe ezberdinetako 284 ikasleri iritsi baitzaie. ‘ETEn erronkak ikasgelan’ ekimen horren barne Ermuan hainbat ekimen praktiko gauzatu ditugu eta horietan ehun bat gaztek parte hartu dute. Parte hartzaileen banaketa ondorengoa da: udako Campus teknologikoetan 43 gazte; Larunbatak Izarra izeneko Klub Teknologikoan beste 19 eta, azkenik, aurtengo Gabon edo Eguberriko hiru tailerretan beste 37 partaide izan dira.

Sormena lantzeko tailerrean, ‘Ermua Tools’ izenekoan irudimena landu dute tresna eta prototipoan asmatu eta sortuz. Honetan Zubiondo enpresa ermuarrak planteatu dizkien erronkei aurre egiten saiatu dira parte hartzaileak. Gazteek hainbat baliabide ezagutu eta erabili dituzte: design thinking izenekoa; sormena lantzeko jarraibideak eta ikus-entzunezko narratibak. Taldeek minutu eta erdi izan dute astean egindakoa laburtu eta kontatzeko bideo batean. Atal honetan Astforlife! eta Filmatu etxeko kideen laguntza izan dute.

Bestalde, robotikako bi tailerretan dronak eta roverrak diseinatu eta muntatzen jardun dute. Atal honetaz arduratu dira Erle Robotics enpresako kideek. Aste batean elektronikaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta ikusi dituzte, kableak soldatzen ikasi eta praktikatu eta baita aparailu hainbat probatzeko parada izan ere.

Ekimen horietan gazteen sormena eta ideiak bultzatzen dira, industria ezagutuz eta inguruan sortzen diren produktuen eta teknologia berrien arteko zubi lotura eginez. Ekimen guztiak Eusko Jaurlaritzarekin batera finantzatzen dira. Helburu nagusia gaztetxoen artean ekintzaileen kultura bultzatzea da, gure inguruko industriarekin modu dibertigarrian parte hartzeko hainbat erronkei konponbidea eman diezaiotela planteatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren