Ermuko KZguneak presentziazko bost ikastaro eta formazioa 72 orduz eskainiko interesdunentzat

04.01.17
Hezkuntza

Gure herrian eta Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dagoen KZgunea zerbitzuak erabiltzaileoi Teknologia Berrien eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen jarraitzen du, horretarako bertan egin beharreko nahiz urrutitik eta Internet bidez jarraitu ahal diren hainbat ikastaroei esker. Ikastaroen eskaintza zabala da, baita ordutegiak, aukeran gure interesen arabera hartu ditzakegunak gure zereginekin bat egin eta uztartzeko. urtarrileko urte hasiera honetan, ikasten eta gozatzen jarraitzeko aukera bikaina dugu, giro ezinhobean eta eskarmentu handiko begirale dinamikoen eskutik. Aprobetxa dezagun!

Zerbitzuak abendurako antolatu dituen ikastaroen eskaintzak bost proposamen ditu barne. Ikastaro eta trebakuntza proposamen horiek ondorengoak dira.Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan dago Ermuko KZgunea.
Urtarrilerako ikastaro presentzialak hauek dira:

  • Internet oinarrizko Ikastaroa (20 ordu):
    • Urtarrilaren 9tik 20ra, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
    • Urtarrilaren 16tik 27ra, 9:00etatik 11:00etara.
  • Telefono azkarrei -Smartphone deritzanei- eta tabletei buruzko ikastaroa (16 ordu):
    • Urtarrilaren 20tik 31ra bitartean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Sare zozialei buruzko ikastaroa (16 ordu):
    • Urtarrilaren 20tik 31ra, 16:00etatik 18:00etara.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria ateratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu Kzguneak.
Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaro bakoitzaren egun eta ordu zehatzak ikusteko, eragin ''informazio gehiago’atalaren gainean, lasterbidez baliatuz eskainzten baitizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko