Udalbatzak ohiko jardunera bueltatuko da: datorren astean asteroko bilerak eta pleno izango

05.01.17
Erakundea

Udalbatza bere ohiko jarduera eta asteroko bilerak egiten hasiko da berriz datorren astetik aurrera, Eguberriko etenaldiaren ondoren. Zinegotziak asteartean biltzeko hainbat dei jaso dituzte. Bilerei goizean goizetik emango zaie hasiera, goizeko zortzi eta erdietarako deituta daude Toki Gobernu-Batzordea eratzen duten guztiek. Taldeak eguneko gai-zerrendan jasotako hamar gai jorratuko ditu, ia guztiak eta akta ezik informazio izaera izango dutelarik.

Ordu bete beranduago, bederatzi eta erdietan, osokoaren bilkura aretora bilduko dira udalbatzako kide guztiak aurtengo lehen batzorde informatiboko saiora. Batzorde informatibo hori Gai-Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoan informazio batzorde izango da. Gai-zerrendak bederatzi puntu ditu. Gainera, puntu gehienak aurreko bileran tratatutakoak izan dira. Azpimarratzekoak dira, besteak beste, hainbat mozio eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Estatutuak aldatzeari buruzkoak.

Herriko Udalbatza eratu eta horretan ordezkaritza duten sei partidu politikoek arratsaldean beste behin bilduko dira, Osokoaren Bilkura egiteko, arratsaldeko zazpietatik aurrera. 2017 honetako lehena izango da. Gai-zerrenda motza da, lau puntu besterik ez dituelako: azaroko akta onartzea; Zaldibar eta Ermuaren arteko muguetan eta mugarrietan aldaketa bat egitea eta, azkenik, eskari galderak izango badira.

Batzr guzti horiek strteaming bidez zuzenean eskainiko ditugu, webgune korporatibo honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen