Oiana Suárezek zinegotzi karguari uko egin eta Udalbatzakide izateari utziko dio

09.01.17
Erakundea

Se puede Ermua Ahal da’ udal taldeko Oiane Suarez Conde zinegotziak bere borondatez Udalbatzako kide izateari utzi egingo dio. Oianak karguari uko egitea eskatu du, “arrazoi pertsonal eta lanekoak’ adierazi dituelarik udal Erregistroan abenduaren 21ean aurkeztutako idatzian. Udal idazkaritza jada izapidetzen ari da dagokion espedientea kargua hutsik geratzen dela eta alderdi horretako hurrengoa izendatu dezaten. 2015eko Udal Hauteskundeetarako alderdi horrek aurkeztu zuen zerrendaren arabera, hirugarren postuan dago Ainara Alvarado Fidalgo andrea eta horri egokituko zaio kargua.

Legegintzaldi honetan Udalbatzako kide izan eta karguari uko egiten zaion hirugarren kasua da. 2015eko Udal Hauteskundeen ondoren hamazazpi (17) pertsona izan ziren hautatuak herriko Udalbatza eratu eta osatzeko. Uda horretan bertan, lehenak –Lorena Lopezek- uko egin zuen, bere taldeko Jose Ramon Gombaurengatik ordezkatuz; iaz uko eginez bigarren eskaria aurkeztu zuen EH Bilduko Jon Canok, zeina Hiart Redondo kideak ordeztu zuen. Hirugarrena eta berriena, udalbatzan estreinatzen zen ‘Se puede Ermua Ahal da’ taldeko kideak aurkeztu du.

Indarrean dagoen legeriaren arabera eta interesdunak uko egiteko eskaria idatziz aurkeztu duenez gero, Udalbatzak egingo duen hurrengo bilkuran gaia aztertuko da, organoa jakitun izan eta hutsunea duela adieraziz, horren berri hauteskunde-batzordeari berri emanez. Hori horrela, ekainaren 19ko 5/1985 HAOLO Lege organikoaren 182. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki hutsunea zerrendako ondorengoari egokituko zaio.

Udal Hauteskundeetarako zerrendak 2015eko apirilaren 22ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 75. alean argitaratu ziren. Gure udalerriari dagozkion zerrendak boletinaren 77 eta 78. orrialdeetan daude. Zenbaki erromatarrak ditu boletinak, beraz, baliokide diren LXXVII eta LXXVIII orrialdeetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da