Antzokiko proiektorea matxuratu eta ezin izan da ‘La Reina de España’ filma ematea
Bart gaueko –igandeko- zine emanaldia bertan behera utzi behar izan zuen Ermua Antzokiak proiektore digitala matxuratu eta gero. Emanaldi horretan Fernando Trueba zuzendariaren ‘La Reina de España’ filma eskaini behar zen, baina arazo teknikoak zirela medioa, bertan behera utzi eta atzeratu behar izan zen. Aretoko langileek atzo bertan gorabeherari aurre egiten saiatu ziren zerbitzu teknikoren laguntzaz, baina azkenean amore eman behar izan zuten pieza bat ordeztu behar delako.
Ermua Antzokiak ordezko pieza jada eskatu dio makinaren ekoizleari eta biharko egunean jasotzea espero du. Horregatik, gaur iluntzeko zortzi eta erdietako emanaldia ere bertan behera utziko dela iragarri du, emanaldiak asteazkenean berreskuratzeko asmoz.
Zerbitzu teknikoaren aurreikuspenaren arabera pieza bihar jaso eta aldatuko du, segidan astearte arratsaldea eta asteazken goiza erabiliko dituelarik makina berriz doitu eta puntuan jartzeko. Hori horrela, Antzokiaren asmoa da ‘La Reina de España’ filma urtarrilaren 11ko asteazkenean ematea, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Emanaldi horretara joan ahal izango dute zine zaletu eta aukerarik izan ez duten guztiek.
Nolanahi ere, Antzokiak gorabeheren inguruken berri zehatza eman eta zabaltzeko konpromisoa du, horretarako udal web gune korporatiboa, sare sozialetan dituen profilak nahiz gainerako kanalak erabiliko dituelarik.
Antzokiko lantaldeak eta zerbitzua atenditzen duten guztiek erabiltzaile eta zaleei eragindako eragozpenak barkatzeko eskatzen dute eta zinerik onenaz Ermua Antzokian gozatzen jarraitzeko eskatzen digute.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu