2015, 2016 eta 2017an jaiotakoentzak izen-emate epea zabalik du herriko Haurreskolak
‘Haurreskolak’ partzuergoak aurtengo lehen izenemate aldia irekita duela iragarri du. Izen-ematea sareko edozein zentrorako egin daiteke –Ermukoa barne- eta atzotik zabalik dago, ostiralera bitartean. Deialdia 2015, 2016edo 2017 honetan jaio diren haurren guraso edo tutoreentzat da. Umeek martxoaren 1ean hasiko dira ikastegian.
Izenematea egin nahi dutenek inskripzio orria jasotzera nahiz entregatzera ere ikastegiko bulegora jo behar dute. Baita ere, argibide gehiago jasotzera. Haurreskola Iparragirre kaleko 15ean dago (udal liburutegiaren ondoan) eta bertako telefono zenbakia 943 17 64 31 da.
Herriko haurtzaindegia zabalik dago familientzat goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean. Zentroak orain betetzeke dituen plazen xehetasunak, ondorengoak dira:
- Urte bat baino gazteagoak diren umeentzat, une honetan Ermuko Haurreskolak 3 gela ditu eta 24 leku eskaintzen, .
- Urte 1ekoentzat, une honetan, Ermuko Haurreskolak 3 gela ditu eta 39 leku eskaintzen, horietatik 8 libre daudelarik.
Lotutako albisteak
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko