‘La guerra de las Galaxias’en abentura berria eta eta ‘El ciudadano ilustre’ fimak ikusgai asteburuan Ermua Antzokian

11.01.17
Ermua Antzokia

Poiektore matxuratua konpondu eta gero, asteburuan bertan behera utzitako ‘La Reina de España’ proiektatuko da gaur iluntzean

Antzokiko mantenu zerbitzuak atzo proiektore digitalean matxuratutako pieza ordeztu zuen eta jada, makina konponduta dago. Horregatik eta salbuespena bada ere, gaur iluntzeko zortzi eta erdietan azken asteburuan bertan behera utzitako ‘La Reina de España’ proiektatuko dugu, hori ikusi nahi duen zale guztientzat.

Bihar programazio aste berriari helduko diogu. Asteroko zineklubean, Maysaloun Hamoud zuzenduriko Bar Bahar filma emango dugu. Tragikomedia gozo-gozoa Israelgo pasaportea duten eta izatez Palestinarrak diren emakume talde baten bizitza xelebre eta korapilatsua kontatzen duena. Guztiak ezberdinak izan arren desio komuna dute; zoriontsuak nahi izatea. Helburu hori betetzea ez da erraza bizi duten gizarte eta egoeran. Bar Bahar filma kritikoa da, baina batez ere, harrigarria, ikuslea hasieratik bereganatzen duena eta metrajeak aurrera egin ahala hobera egiten duena. Azido eta argigarria da, karrankarik gabekoa. Lan borobila. Bar Bahar iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin.

Zine komertzialaren txanda larunbatean iritsiko da, arratsaldeko zazpi eta erdietan El ciudadano ilustre titulua lehenengoz ikusi ahal izango baitugu. Filma arrakasta lortu izan du ikusleek elkarri kontatu izan diotelako. Zuzendaritza elkarlanean egin dute Mariano Cohnek eta Gastón Dupratek. Barrez lehertzeko komedia argentinarra da, non Nobel saria irabazi berri duen idazlearen itzulera bere herrira kontatzen duena, berrogei urteren bueltan. Filma zoro eta ahaztezina da, inor tente uzten ez duena. Satira argi eta basatia da da, horiek ikusgarri egiten duten osagaiak izanik. Oscar Martinez aktore protagonistak gizonezko onenaren interpretazio saria jaso zuen Veneziako jaialdian eta ‘Zilarrezko galburu’ eta gidoi onenaren saria jaso zituelarik Valladolideko Seminci jaialdian. El Ciudadano ilustre igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko aukera izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena La Guerra de las Galaxias filmean oinarrituriko azken abentura da; The Rogue One 3D izenekoa eta Gareth Edwardsek zuzendutakoa. Galaxiako inperioak behin betiko arma prestatu du eta askatasun edo erresistentzia edozein keinu txikitzeko mehatxua luzatu du. Misio arriskutsu batek bakarrik ekar lezake itxaropena erreboltarientzat, baina Darth Vader indartsu eta maltzurrari aurre egin beharko diote. Star Wars filmaren magia eta izpiritua biltzen ditu ekzioz eta abenturaz gainezka datorkigun lan honetan. Teknikoki oso ondo egina dagoela esan beharrik ez dugu, eta trama eta ilusioa ere bartan daude saga honen jarraipeneko azken honetan. The Rogue One larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Haur eta gazteentzako emanaldian, igandeko 5etan, animaziozko Ribbit izeneko lan dibertigarria proiektatuko dugu. Nortasun arazo serioak dituen igel baten abentura zoroak. Dibertsioqa familiako kide guztientzat.

Azkenik, gogorarazi oraindik aukera dugula hileko bonoa erosi ahal izateko. Urtarrila honetakoak 14,4 € balio ditu. Lobianon nahiz takilan erosgai dugu.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu